Lazo horiak gutxienekoa dira… ala ez

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email

Artículo de opinión de Ander Errasti publicado en Berria, 09/02/2018 (enlace) 

Gatazka katalanean badira ere udarako sugeak. Hau da, zalaparta handi bezain efimeroa sortzen duten berriak. Horrek ez du esan nahi halako berriek ez dutenik oinarri aipagarririk, ez eta gutxiago ere. Gizarteak garrantzitsutzat duen zerbait funtsean edukiko ez balute, ez lukete halako esangurarik izatea lortuko. Zoritxarrez, baina, halako gaiak plazaratzean askotan zarata asko sortzeaz gain (eta, bide batez, komunikabideei ikus-entzule kopurua uda garaian mantentzen laguntzeaz gain), ez da gogoeta kolektibo prozesu nabarmenik aktibatzen. Hau da, dena delako afera horien inguruan esaten den hitz kopurua hitz horiek duten inpaktu errealarekiko alderantziz proportzionala izan ohi da. Era berean, notiziak zabaltzeko mota hutsal honekin askotan gertatzen den antzera —zer esanik ez gatazka politiko bat dagoenean tarteko—, istilu mediatikoa ez da besterik gabe sortzen, interes zehatz batzuengatik baizik. Kataluniako kasuan, lazo horien inguruan sortu den iskanbilak neurri handi batean erregela honi erantzun diola esango nuke.

Lehenik eta behin, udarako suge hau sortu bada, lazo horiak polemikaren funtsa ez direlako izan da: hau da, ikur hau eramatearen helburua preso politikoak eta independentismoa jasaten ari den jazarpen bidegabea salatzea delako. Proiektu independentistaren aurka agertzen diren askok lazo horiak ikur independentistatzat eduki arren, hauek igorri nahi duten mezuak ez du nahitaez aldarrikapen independentistekin loturarik. Horrek ez du esan nahi, noski, ikurra daramaten horiek ikurraz egiten diren irakurketen jabe direnik. Euskal Herrian, esate baterako, «Euskal Presoak Euskal Herrira» horma-irudiez edo 1990. hamarkadan zabaldutako lazo urdinez irakurketa anitz bezain interesatu pila egin ohi ziren. Irakurketa oker horiek eztabaida ikurrek sinbolizatzen zuten aldarrikapen edo salaketatik aldentzea zuten helburu. Kasu katalanean beste hainbeste gertatzen da: unionismoko hainbat ordezkarik nahiago dute ikurra independentistatzat jotzea, eztabaida lazo horiek salatzen dituzten —eta eurek neurri handi batean babestu dituzten— estatuaren gabezia demokratikoen inguruan izatea baino. Hain zuzen ere, sektore horiek argi baitaukate inkesten arabera gizarte katalanaren gehiengo oso nabarmen bat (euren hainbat bozkatzaile barne) gehiegikeria horien aurka dagoela eta, beraz, elkarrizketa publikoa lazo horiek aldarrikatzen duten salaketatik distraitzea komeni zaiela.

Bestetik, proiektu independentistaren egungo gabeziak egongo lirateke polemikaren oinarrian. Ez dut ukatuko Estatuko eragile gehienek lazo horien inguruko eztabaida aipatu berri dudan zentzuan biziki hauspotu dutenik. Hala eta guztiz ere, badira independentismoak abenduko hauteskundeez geroztik agertu duen estrategia, lidergo eta norabide ahula estaltzen saiatu direnak, unionismoaren eztabaida eremu hori birritan pentsatu gabe onartuz. Polemika horrek, baina, mobilizazioaren iraupena epe motzean bermatu dezakeen arren, epe luzean proiektu independentista eta errepublikanoari gaitz hilgarri bat ekar diezaioke: keinu hutsen eremuan egonda, proiektuen inguruko eztabaida ahaztea eta, ondorioz, gizarte babesa zabaldu beharrean pixkanaka-pixkanaka murriztea. Hare gehiago, unionismoko hainbat sektorek era interesatuan zabaldu nahi izan duten gizarte haustura benetan eman dadila ekar dezake ikurren inguruko eztabaidan mantentzeak, gatazka era demokratikoan bideratzeko aukerak murriztuz. Dena den, badirudi independentismo barnean agertzen ari diren lidergo politiko, nahiz intelektual berriak eztabaida berriz edukien eremura eramaten ahalegintzen ari direla: hau da, proiektu independentistaren bertute eta gabezien eztabaidara, batetik, eta errepresioari aurre egiteko hartu beharreko neurrietara, bestetik.

Bukatzeko, espazio publikoaren erabileraren inguruko eztabaida izango genuke udarako suge honen aurrekari gisa. Lazo horien inguruko polemikak bere baitan ezer garrantzitsurik azaleratu badu, Estatu osoan adierazpen askatasunaren inguruan daukagun ikuspegi mugatua izan da. Izan ere, lazo horiek espazio publikoaren ustezko neutralitatea urratzen dutela entzuteak (hauen esanahiaz egiten den irakurketa egiten dela), Estatuko gizarteak demokrazia guztiz barneratu arte egiteko duen bidea azaleratzen du. Demokrazia batean, diktadura batean gertatzen denaren kontra, espazio publikoa ez baita neutroa, gizartea den bezain anitza baizik. Aniztasun hori nola azaldu behar den eztabaida genezake, noski. Baina guztiok onartu beharko genuke demokrazia batean esfera publikoa ez dela, sekula, neutrala. Aurkakoa defendatzeak, demokraziaren kalitatea gutxitzeaz gain, azken boladan ikusi ditugun eskuin-muturreko eragile biolentoen jarrerei babesa ematea dakar. Geroz eta bizkorrago barneratu esfera publikoak anitzak direla, orduan eta lehenago garatuko dugu edozein gairen inguruan (independentzia barne) eztabaida publikoak normaltasunez izateko ingurune bat; demokrazia sendo bat. Eta, agian, orduan bai inork ez duela lazo horirik eramateko motiborik izango. Azken finean lazo horiak gutxienekoa baitira… edo ez.

Leer más trabajos de Ander Errasti

Leer más noticias

Leer más trabajos de investigación

Ver más publicaciones

Ver actividades

Ander Errasti Lopez

Ander Errasti es Doctor en Humanidades – Ética y Filosofía Política – por la Universitat Pompeu Fabra (UPF), supervisado por la Profesora Sonia Arribas y Daniel Innerarity. Su investigación se centró en la revisión normativa de la propuesta cosmopolita de Ulrich Beck (Nations and Nationalism in a Cosmopolitanized World: Some Lessons from Ulrich Beck’s Work). Obtuvo la Licenciatura en Filosofía por la Universitat de Barcelona (UB), MA in Political Philosophy por la UPF, Diplomatura en Ciencias Empresariales por la UB y Máster Avanzado en Ciencias Jurídicas por la UPF. En la actualidad es ‘Director de Coordinación y Comunicación, responsable del Gabinete del Rector’ en la UB, Profesor Asociado en el Departamento de Ciencias Políticas de la UB y profesor Colaborador en la Universitat Oberta de Catalunya (UOC). Desde junio del 2020 a abril del 2021 fue Investigador del Institut d’Estudis de l’Autogovern – IEA (asesor en materia de políticas comparadas de autogobierno). Asimismo, desde septiembre del 2019 hasta el 31 de marzo del 2020 ejerció de Gestor del Conocimiento en la Unidad de Coordinación Académica de Humanidades en la UPF. También es, desde 2013, investigador de Globernance. Anteriormente ha sido Policy Leader Fellow del School of Transnational Governance en el European University Institute, Florencia (enero – julio 2019). En el curso 2017-2018 fue investigador visitante en la University of Edinburgh (supervisado por los profesores Michael Keating y Nicola McEwan), trabajando sobre el impacto del Brexit y el referéndum de independencia del 2014 sobre las instituciones de autogobierno escocesas. También hizo una estancia de doctorado en el Department of Politics and International Relations de Oxford University, supervisado por la profesora Kalypso Nicolaïdis. Finalmente, también es un miembro del grupo GISME de la UB desde 2010, dirigido por el profesor Javier Tejada. Como miembro, ha organizado diversas actividades de transferencia del conocimiento, incluyendo colaboraciones con el Museo del Prado, la Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) o Jakiunde (la Academia Vasca de Ciencias y Humanidades). Como miembro de GISME ha sido parte de la coordinación del proyecto CCentre (A Narrative Approach to Improve Citizens’ Ageing and Well-Being), financiado por el European Institute of Innovation and Technology – EIT Health (2016-2020). También fue Project Manager del proyecto SIforaGE (Social Innovation for Active and Healthy Ageing for Sustainable Economic Growth), financiado por la Comisión Europea (2013-2016). Publica regularmente en medios en euskera, catalán y castellano, así como participa en programas tanto de radio como de TV. También está implicado en diversas entidades de la sociedad civil que trabajan en favor de hacer compatible la diversidad y la cooperación en la democracia en Europa.

Más publicaciones y noticias

Comunidad

Artículo de opinión de Mikel Mancisidor @MMancisidor1970  el 15 de diciembre de 2024 en Deia (enlace) Comunidad El martes, el lehendakari

Leer más »

Redes y juventud

Artículo de opinión de Mikel Mancisidor @MMancisidor1970  el 8 de diciembre de 2024 en Deia (enlace) Redes y juventud Esta semana

Leer más »
Ir al contenido