Katalunia: akordiorako baldintzak

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email

Artículo de opinión de Ander Errasti publicado en Berria, 26/02/2019 (enlace)

1977ko ekainaren 27a. Josep Tarradellas, Generalitateko Presidentea erbestean. Adolfo Suarez, frankismo ondoko Espainiako lehen presidentea. Moncloa jauregian bilera. Ez zuten elkar ezagutzen eta ikuspegi politiko kontrajarriak ordezkatzen zituzten. Hala, bilera hartan desadostasunak nabarmenak ziren. Irtetean, baina, ezustekoa gertatu zen: Tarradellas presidenteak bilera «oso ondo» joan zela esan zien kazetariei, bide batez bilera gehiago egin eta adostasunetara gerturatzearen aldeko klima sustatuz. Tarradellas presidentearen keinu hura ondoren gertatu zena azaltzeko faktore bakarra izan ez zela argi dago. Alabaina, faktore hori aintzakotzat eduki gabe zailtasunez azaldu ahalko litzateke Generalitatea itzultzera eraman zuen prozesua. Anekdota hura historia edo kondaira izan, lezio bat atera genezake: testuinguruaren kudeaketa gatazka eragiten duten egoera nahiz aldarrikapenen kudeaketa bezain garrantzitsua izan ohi dela gatazkak gainditzeko. Nola lotu genezake lezio hura egungo egoerarekin? Batik bat, nola ekar genezake anekdota horren inguruan aipatutako lezioa abian den Espainiako eta Generalitateko gobernuen arteko negoziazio edo elkarrizketa prozesu honetara? Adostasunerako bidea ulertzeko hiru esparru desberdinduko nituzke.

Lehen esparrua gobernu katalanaren hura litzateke. Agerikoa dirudi gatazkaren inguruan gutxienez bi ikuspegi ia kontrajarri daudela bere barnean. Aktore batzuen ikuspegitik, fokua independentziaren aldarrikapenaren zilegitasuna Estatuak aldarrikapen horri emandako erantzunaren zilegitasun ezarekin kontrajartzean legoke. Gakoa autodeterminazio eskubidea ezin ukatzean eta, beraz, Estatuaren erantzunak agertutako bi gabezietan legoke: batetik, erantzuna politikoki bideratzeko neurririk mahaigaineratu ez izanean eta, bestetik, gizarte katalanak autodeterminazio eskubidea bermatzeko asmoz egindako saiakeren jazarpen bidegabean. Ikuspegi hau Estatuak kargutik kendutako Carles Puigdemont presidenteak duen zilegitasunaren aldarrikapenean islatzen da argien. Beste aktore batzuen ikuspuntutik, azaldutakoaren hainbatekin bat etorri arren, foku estrategikoa zilegitasun kontuetatik haratago jarri beharko litzateke. Euren aburuz, politikaren bilakaera ez da zilegitasun kontu bat besterik: aktoreen boterea, gizartearen babes maila, baldintza geopolitikoak, epe motz eta luzearen arteko oreka edo egunerokotasunaren kudeaketen emaitzak proiektu politiko baten arrakasta bermatzeko honen zilegitasuna bezain garrantzitsuak lirateke. Ikuspegi honetatik, beraz, esparru guztiak lantzen dituen estrategia gradualago bat bultzatzea ezinbestekoa litzateke. Negoziazio mahaian independentismoak arrakasta izan nahi badu, ezinbestekoa dirudi bi ikuspegi hauen arteko gatazka argitzea.

Bigarren esparruari eutsiz gero, estatu mailan egoera Katalunian bezain aldrebesa dela esan ahalko genuke. Kasu honetan, ikuspegia alderantzizkoa litzateke baina: arazoa ez da estrategikoa batik bat, zilegitasun kontua baizik. Izan ere, ez dago Katalunia (i.e., hiritar katalanak eta hauen erakundeak) subjektu politiko bat dela ukatzeko justifikaziorik. Horrek ez du esan nahi Katalunia estatu independente izan behar dela babestu behar dutenik, noski: Katalunia estatu egitura barnean subjektu politiko izan daitekeela defendatzea zilegia baita. Betiere Katalunia badela —dena delakoa dela— ukatu gabe. Oreka hori defendatzea posible dela Erresuma Batuan Laborista nahiz Toriek behin eta berriz erakutsi dute. Izan ere, independentzia babestu ez arren, ez dute sekula Eskozia subjektu politiko denik ukatu. Hau da, ez dute menpekotasunik babestu. Badirudi Espainiako Gobernuan negoziazio mahaiarekin eta gatazka funtsean politikoa dela onartzearekin baldintza hori onartzeko bidean direla. Aitzitik, keinu hutsala ez dela frogatu beharko dute oraindik, euren iragan hurbileko jarrerek nahiz oposizioak eta Estatuko hainbat botereen erreakzioek erraz jarriko ez dieten arren. Hala ere, negoziazio mahaiaren aldeko jarrera zintzoa dela agertu nahi badute, Katalunia subjektu politiko autonomoa dela onartzearen aldeko apustua ezinbestean egin beharko dute. Negoziazioak arrakastatsua izateko aukeraren bat edukitzea nahi badute behintzat.

Azken esparruan, sakoneko gatazkari dagokionez ere erronka nabarmena da. Izan ere, gatazkaren funtsean euren erabakitzeko borondatea behin eta berriz era baketsuan azaldu duten hiritarrak dauzkagu. Demokrazia batean, sistema politikoak borondate anitz horiek bideratzeko tresnak eskaini behar ditu nahitaez. Gainerakoan, gatazkak sortzen dituen tentsioak sistema politikoak bermatzen dituen ongien (demokrazia, esate baterako) biziraupena arriskuan jartzen du. Katalunia mailan, bitartean, hiritarren gehiengoak euren gobernuaren egunerokotasunaren nahiz orain arte erabakitzeko borondate horren kudeaketarekin desadostasunak eduki arren, ez du etsi. Ezerk ez du adierazten epe erdian hau aldatuko denik. Agian erabakitzeko borondatea hain delako sakona beste guztia alboratzen duela. Agian, gehiengoak independentziaren alde egon bainoago 2010etik bizi den egoera kasik a-konstituzionalaren aurka egonik, orain arte mahaigaineratu den proiektu eraldatzaile bakarrari —erabakitzeko eskubideari, alegia— babesa ematen diolako. Auskalo. Dena dela ere, aldarrikapenak hor jarraitzen du eta, alternatibarik ezean, hor jarraituko duela dirudi.

Lortuko al dute solaskideek euren erronka propioak gainditu eta hiritar katalanen gehiengoaren borondate hori bozketa batean jasotzeko gai izango diren adostasunetara iristea? Tarradellasek adostasunetara iristeko lehen urratsa —zer esanik ez salbuespen egoera batean— adostasunetara iristeko testuinguru aproposa bultzatzea zela ulertu zuen. Hiritarren gehiengoak akordio hura txalotzen amaitu zuen. Izan ere, gatazka egoera batean adostasunetara iristeko aukera agertzen denean galtzaile irteten dena adostasunetara iristeko borondate eza agertzen duena izan ohi da. Independentismoak barne gatazka bideratzea lortuz gero, negoziazio mahaian irabazteko asko edukiko luke burujabetza, ongizatea eta amnistiaren ikuspegitik. Estatuko gobernuak, aldiz, Estatua beste era batera ulertu eta egituratzea posible dela erakusteko aukera paregabea dauka. Lehenengoek negoziazioa boikotatzea independentismoak hiritarren babesa galtzea ekar dezake. Bigarrenen porrotak, aldiz, independentismoaren hegemonia behin betiko tinkatu dezake, independentzia gauzatzea ia-ia denbora kontu huts bilakatuz. Hobe dute guztiek, beraz, bilera ostean hau «ondo joan dela» esatea.

Leer más trabajos de Ander Errasti

Leer más noticias

Leer más trabajos de investigación

Ver más publicaciones

Ver actividades

Ander Errasti Lopez

Ander Errasti es Doctor en Humanidades – Ética y Filosofía Política – por la Universitat Pompeu Fabra (UPF), supervisado por la Profesora Sonia Arribas y Daniel Innerarity. Su investigación se centró en la revisión normativa de la propuesta cosmopolita de Ulrich Beck (Nations and Nationalism in a Cosmopolitanized World: Some Lessons from Ulrich Beck’s Work). Obtuvo la Licenciatura en Filosofía por la Universitat de Barcelona (UB), MA in Political Philosophy por la UPF, Diplomatura en Ciencias Empresariales por la UB y Máster Avanzado en Ciencias Jurídicas por la UPF. En la actualidad es ‘Director de Coordinación y Comunicación, responsable del Gabinete del Rector’ en la UB, Profesor Asociado en el Departamento de Ciencias Políticas de la UB y profesor Colaborador en la Universitat Oberta de Catalunya (UOC). Desde junio del 2020 a abril del 2021 fue Investigador del Institut d’Estudis de l’Autogovern – IEA (asesor en materia de políticas comparadas de autogobierno). Asimismo, desde septiembre del 2019 hasta el 31 de marzo del 2020 ejerció de Gestor del Conocimiento en la Unidad de Coordinación Académica de Humanidades en la UPF. También es, desde 2013, investigador de Globernance. Anteriormente ha sido Policy Leader Fellow del School of Transnational Governance en el European University Institute, Florencia (enero – julio 2019). En el curso 2017-2018 fue investigador visitante en la University of Edinburgh (supervisado por los profesores Michael Keating y Nicola McEwan), trabajando sobre el impacto del Brexit y el referéndum de independencia del 2014 sobre las instituciones de autogobierno escocesas. También hizo una estancia de doctorado en el Department of Politics and International Relations de Oxford University, supervisado por la profesora Kalypso Nicolaïdis. Finalmente, también es un miembro del grupo GISME de la UB desde 2010, dirigido por el profesor Javier Tejada. Como miembro, ha organizado diversas actividades de transferencia del conocimiento, incluyendo colaboraciones con el Museo del Prado, la Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) o Jakiunde (la Academia Vasca de Ciencias y Humanidades). Como miembro de GISME ha sido parte de la coordinación del proyecto CCentre (A Narrative Approach to Improve Citizens’ Ageing and Well-Being), financiado por el European Institute of Innovation and Technology – EIT Health (2016-2020). También fue Project Manager del proyecto SIforaGE (Social Innovation for Active and Healthy Ageing for Sustainable Economic Growth), financiado por la Comisión Europea (2013-2016). Publica regularmente en medios en euskera, catalán y castellano, así como participa en programas tanto de radio como de TV. También está implicado en diversas entidades de la sociedad civil que trabajan en favor de hacer compatible la diversidad y la cooperación en la democracia en Europa.

Más publicaciones y noticias

Comunidad

Artículo de opinión de Mikel Mancisidor @MMancisidor1970  el 15 de diciembre de 2024 en Deia (enlace) Comunidad El martes, el lehendakari

Leer más »

Redes y juventud

Artículo de opinión de Mikel Mancisidor @MMancisidor1970  el 8 de diciembre de 2024 en Deia (enlace) Redes y juventud Esta semana

Leer más »
Ir al contenido