El final de un modelo

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email

Giza eskubideak tradizionalki berdintasunaren ideiari lotuta egon dira, eta desberdintasunen homogeneotasun-, neutraltasun- eta abstrakazio-ereduan oinarritu dira. Baina pertsonen berezitasunak aitortzen ez dituelako hainbat instantzietatik kritikak jaso ditu eredu horrek. Ezgaitasun horren ondorio dira gure egungo gatazketariko asko, izan ere, aitorpen-eskari gehiago adierazten baitira birbanaketa-eskariak baino. Egungo munduaren erronka handia hau da: gizarte guztiz anitzetan nola bideratu bizikidetza, aldi berean ikuspegi komunitarista soila edo nortasunen pribatizazio-eredua ekidinez.

Aldi berean, espazio publikoa ez da definitzen nortasun-hutsune gisa, baizik eta izatez eskubideen edozein irakurketa nabarmen baldintzatzen duten nortasun nagusi bat edo hainbat dauden eremu gisa. Estatu-nazio tradizionalak haren baitako nortasun nagusiaren bitartez monopolizatu egin du eskubideen interpretazioa, eta intentsitate txikiagoz edo handiagoz etengabe baztertzen ditu desberdintasun kulturalak eta nazionalak dituztenak.

Esparru horretan, egungo globalizazio-prozesuaren, horren eraginez eman diren biztanleria-mugimendu garrantzitsuen eta gizarte-elkarbizitza geroz eta konplexuagoaren ondorioz, behar-beharrezkoa da dibertsitate handiagoko testuinguruan egiazko kudeaketa demokratikoaren irakurketa berria egitea. Ez alferrik, ohiko dibertsitateei, beti arrakastaz kudeatu ez direnak, orain nortasun-adierazpen berri gehiago gehitu zaizkie. Nahiz eta horiek ezin diren patroi homogeneo batera murriztu, nolabaiteko aitortza politikoa behar dute. Aldi berean, espazio publikoak desberdintasun berrietara egokitzako beharrak ez ditu Estatu gabeko nazioak deiturikoen desberdintasun-aldarrikapen tradizionalak ezeztatzen.

Berdintasuna erradikalizatzea exijitzen duen demokratizazio dinamika berak eramaten gaitu nortasuna politikatik eta kulturatik bereizirik ulertzera.

Ezin ditugu parentesi artean jarri benetako desberdintasunak, maila berean onartu nahi baditugu, esaterako: emakumeen eta gizonen artean; talde kulturaletako kideen artean, bakoitzak bere nortasunari eusten diola; edo autogobernu asmo desberdinak dituzten komunitateen artean. Egiazki, berdintasunean aitortu behar diren desberdintasunak dira, baina desberdintasunak diren heinean.

Gizarte konplexuetan eta pluraletan dibertsitate-gakoetatik abiatuta demokrazian sakontzea eta berdintasunaren printzipioaren berrirakurketa egitea geroz eta beharrezkoagoa da. Are gehiago, subiranotasunaren subjektu titularrari buruzko eta erabaki politiko kolektiboak nola hartu erabakitzeko eztabaidek eremu bakoitzean aintzat hartu behar diren alderdi berriak dituzte. Horrela, beren berezitasunaren edo beren nazio eraikuntzaren aurkako arrisku gisa ikusi ditzakete gutxiengo komunitate tradizionalek gutxiengo berriak deiturikoak, baina baita Estatuko nortasun nagusiari aurre egiteko gizarte-eremua handitzeko aukera gisa ere. Dilema garrantzitsu horri egin behar diogu aurre, eta datozen urteetan imajinazio ahalegin eta sormen politiko itzela eskatuko digu gai horrek, eskubideen hedapenean aurrera eginez, eskubide politikoen unibertsaltasun abstraktutik eskubide sozialen eta kulturalen unibertsaltasun konkretura igarotzeko bidea osatzeko.

Globernance

El Instituto de Gobernanza Democrática, Globernance, es un centro de reflexión, investigación y difusión del conocimiento. Su objetivo es investigar y formar en materia de gobernanza democrática para renovar el pensamiento político de nuestro tiempo.

Más publicaciones y noticias

A tiempo

Artículo de opinión de Mikel Mancisidor @MMancisidor1970  el 9 de febrero de 2025 en Deia (enlace) A tiempo La semana pasada

Leer más »

El momento de Europa

Artículo de opinión de Mikel Mancisidor @MMancisidor1970  el 2 de febrero de 2025 en Noticias de Álava (enlace) El momento de

Leer más »
Ir al contenido