Data: 2012ko maiatzak 11
Tokia: Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza
Antolatzailea: Globernance
Hiritarren partaidetzari buruz Globernancek diseinatu, koordinatu eta zuzenduriko ikastaroa jaso zuen Bizkaiko Foru Aldundiak. Formakuntza ikastaroan foru erakundeko teknikariek eta arduradun politikoek hartu zuten parte. Aukera izan zuten partaidetzaren kontzeptuan sakontzeko, dauden formula ezberdinak jorratzeko eta partaidetza indartuko duten proposamen teknikoak ezagutzeko, instituzio kudeaketarako baliagarriak direnak. Hori guztia, hierarkia ahuldu eta gero eta kooperatibistagoa den gizarte batean.