Nazioarteko Kongresua. Euroaren krisi osteko Europa: Zilegitasuna, demokrazia eta justizia

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
LinkedIn
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on email
Email

Europako Batasunak dituen erroken inguruko debatea. Bertan parte hartuko dute Josep Borrellek, Christian Joergesek, Daniel Innerarityk, Miguel Poiares Madurok, Kalypso Nicolaidisek eta Philippe C. Schmitterrek.

2013ko irailaren 2an eta 3an.

Bilboko Bizkaia Aretoan.

Ponentes Cong. Set. 2013

“Euroaren Krisi osteko Europa: Zilegitasuna, demokrazia eta justizia” Nazioarteko Kongresua datorren irailaren 2an eta 3an, Bizkaia Aretoan, egingo da. Gobernantza Demokratikoaren Institutua zentroak antolatu du. Institutuaren helburua da ikerketa egitea eta prestakuntza ematea gobernantza demokratikoaren gaian, gure garaiko pentsamolde politikoa berritze aldera.

Hizlarien artean izango dira, besteak beste, Josep Borrell, Madrileko Instituto Complutense de Estudios Internacionales-eko ikerlaria eta Europako Parlamentuko Presidente ohia; Christian Joerges, Bremengo Unibertsitateko Zuzenbide eta Politika Europarreko Zentroko zuzendarikidea; Daniel Innerarity, Ikerbasqueko ikerlaria eta Globernanceko zuzendaria; Miguel Poiares Maduro, Portugaleko Gobernuko Eskualdeko Garapeneko eta alboko Ministroa eta Florentzian den Europako Institutu Unibertsitarioko Gobernantza Globala programaren zuzendari ohia; Kalypso Nicolaidis, Oxford Unibertsitateko Ikasketa Europarren Zentroko zuzendaria; eta Philippe C. Schmitter, Florentzian den Europako Institutu Unibertsitarioko ikerlaria.

Elkarrizketarako eta eztabaidarako gune horretan, Europako Batasunaren krisi egoera jorratuko da. Europako Batasuneko demokrazia, krisiaren irtenbidean sortutako zilegitasun arazoak, Europako defizit demokratikoaren berrazterketa eta Europako elkartasunaren eraikuntza dira landuko diren gai nagusiak. Munduko hainbat intelektual Bilboko Bizkaia Aretoan elkartuko dira Globernancek antolaturiko kongresuan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Programa osoa deskargatu

On line izen ematea

Izen emateko orria

Prezioa: Ikasleak eta langabeak doan.

Matrikula orokorra: Abuztuaren 20 arte 20€ eta abuztuaren 21etik aurrera 40€

Bitzarra zuzenean emango da. “Streaming” bidez ikusi ahalko da www.globernance.org web-orrian.

Antolatzaileak eta babesleak:

Globernance, Instituto de Políticas y Bienes Públicos (Consejo Superior de Investigaciones Científicas), European University Institute, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilboko Udala, Bizkaiako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza (Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia), Ministerio de Asuntos Exteriores y Cooperación eta Kutxabank.

 

 

 

Más publicaciones y noticias

Skip to content