Europako Komisioak ikerketa proiektu bat garatzeko aukera eman dio Gobernantza Demokratikoaren Institutuari, Globernance-ri (EHU/UPV)

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
LinkedIn
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on email
Email

Ikerketa proiektuaren helburua da Nazioarteko Komertzioan jardunbide egokiak sustatzea eta horren hedapena egitea giza eskubideen alorrean.

Europako Komisioaren Zuzenbide zibileko programa zehatzak ikerketa proiektua garatzeko aukera eman dio Gobernantza Demokratikoaren Institutuari, hain zuzen ere, Globernance-ri (www.globernance.org). EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Katedraduna eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkari nagusia den Juan José Alvarezek gidatuko du ikertzaile taldea eta honako izenburua du proiektuak: Business and Human Rights challenges for cross border litigation in the European Union. Europako Komisioak ematen duen itzal handiko laguntza honek lankidetza judiziala bultzatzeko aukera eskaintzen du eta horren helburu nagusia da Justizia zibilaren alorrean Europar eremu bat sortzea.

Datozen bi urteetan, operadore juridikoaren ikuspuntutik erreminta normatibo batzuk garatzen ahaleginduko da ikerketa proiektua. Era berean, Europar Erkidegoko agintaritza organoetan gogoeta eragin asmoz, Nazioarteko Komertzioaren jardunbide egokiak eta giza eskubideen alorrean horrek duen proiekzioa bultzatuko du.

Proiektu horren helburu zehatzak hauek dira:

– Ikerketa egitea jurisdikzioaren, aplika daitezkeen legeen eta auzibidezko trabek eragozten duten biktimen erreparazio justu nahiz eraginkorraren inguruan. Aldi berean, Europar Batasun mailako lege erreformen garapena bultzatu nahi da.

– Ikertzea eta zehaztea zein diren enpresen nazio mailako eta nazioarteko betebeharrak. Eta, aldi berean, enpresa horiek erasandako oinarrizko eskubide urraketen aurrean, Europako Botere Judizialak erabili ahalko lituzkeen arauak sustatu nahi dira.

– Giza eskubideen urraketak ematen diren kasuetarako erreparazio mekanismoen (judizialen eta ez judizialen) inguruko gidaliburu bat egitea Enpresa europarrentzat.

– Enpresa eta giza eskubideen alorreko aktoreekin batera sortzea eta aurrera eramatea hainbat aktibitate, erreparazio mekanismoen (judizialen eta ez judizialen) inguruan trebatu daitezen eta euren artean informazio trukea egon dadin.

– Interneten egindako kanpaina baten bitartez, giza eskubideen alorrean eta erreparazio mekanismoen inguruan enpresek dituzten betebeharrak komunikatzea eta zabaltzea.

Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan, Ingurumen Zuzenbidean, giza eskubideen alorrean eta Nazioarteko Merkataritzan adituak diren hainbat pertsonek hartuko dute parte ikerketa proiektu honetan. Aipagarria da horien guztien ibilbide akademikoa unibertsitateetan baita ikerketa zentroetan ere, eta honako hauek nabarmendu ahal dira, besteak beste: Ludwig Boltzmann (Viena) Institute of Human Rights-en aritzen den Karin Lucas katedraduna; Kraj hiriko (Eslovenia) Graduate School of Government and European Studiesen aritzen den Jernej Letnar Cernic katedraduna; Centro de Derecho Ambientalen (Tarragona) aritzen den Antoni Pigrau katedraduna; Tilburg University-n aritzen diren Daniel Augenstein katedraduna eta Nicole Jaegers irakaslea; University of Leiden-en aritzen den Veerle van den Eeckhout katedraduna; University of Utrech-en aritzen den Liesbeth Enneking katedraduna; King’s Collegen aritzen den Cees Van Dam irakaslea eta Universitat Jaume I de Castello-nen aritzen den Francisco J. Zamora Cabot katedraduna.

Europako Komisioaren ebazpena:

http://ec.europa.eu/justice/newsroom/files/c_2013_8097_decision_en.pdf

http://ec.europa.eu/justice/newsroom/files/c_2013_8097_annexes_en.pdf

 

Más publicaciones y noticias

Skip to content