Naia Begiristain
Txetxu Ausinek “¿Cómo avanzará la pandemia? Vivir con incertidumbre pero informados” konferentzian parte hartuko du bihar, 20:15etik 21:00etara. Hitzaldia CSIC zentroak antolatu du “CSIC da respuestas” konferentzia zikloaren barruan, eta pandemiak ekarritako ziurgabetasunarekin bizitzea nolakoa izango den deskribatuko dute. Konferentzian beste aditu batzuek ere hartuko dute parte. Hala nola, Lara Lloret, Frederic Bartumeus eta Ada Ferrer ikertzaileek, eta Núria Jar kazetariak.
Hitzaldia hiritar guztientzat irekia da, eta helburu nagusia, ziurgabetasun egoeretan sortzen diren zalantzei erantzuna ematea da. Hortaz, parte hartzaileek euren galderak CSIC zentrora bidaltzeko aukera izango dute.
Eguna: uztailak 15
Ordua: 20:15etik 21:00era
Ekitaldian sartzeko linka: https://www.youtube.com/user/CSICDptoComunicacion
Galderak bidaltzeko emaila: webinar@csic
Parte hartzaileak: Txetxu Ausín, Lara Lloret, Frederic Bartumeus, Ada Ferrer eta Núria Jar.