Katalunia urtebeteren bueltan: hiru egia deseroso - Globernance - Globernance
Ander Errasti Lopez
Ander Errasti Lopez
Ander Errasti es Doctor en Humanidades – Ética y Filosofía Política – en la Universitat Pompeu Fabra (UPF), supervisado por los doctores Sonia Arribas y Daniel Innerarity. Su investigación e centró en un análisis normativo del Cosmopolitismo de Ulrich Beck...

Katalunia urtebeteren bueltan: hiru egia deseroso

Artículo de opinión de Ander Errasti publicado en Berria, 11/13/2018 (enlace)

Kataluniako egoeraren une beroenetatik urtebete igaro da dagoeneko. Bueno, hainbat urtebete, hobeto esanda. Urtebete guztioi buruan darabiltzagun gertakariez geroztik. Mikroskopio batekin begiratuz gero, begirada aldendu edo gerturatzeak itxuraz garrantzitsuak diren elementu anitz azaleratu naiz ezkutatzen dizkigu, horien garrantzia ere handiagotuz edo txikituz. Zer esanik ez begirada 2017ko irailaren 6tik atzera botatzen hasiko bagina. Zeintzuk dira, baina, korapilo endredatu honetan ia ziur erauz genitzakeen egiak? Nik hiru proposatzen ditut, deserosoak izan badaitezke ere.

Lehenik, begirada gerturatu eta urruntze joko horretan berebiziko garrantzia duen egia deserosoa: bizitzen ari garen egoera hau ez zen 2017ko irailaren 6an hasi. Ez eta, are gutxiago, 2015eko irailaren 27ko hauteskundeetan ere. Horiek gaiaren bilakaeran mugarri garrantzitsuak izan diren arren, kasuaren nondik norakoak askoz sakonago doaz. Era berean, duela urtebeteko gertakariek egoera muturrera eraman zutela zirudien arren, funtsezko arazoek bere horretan jarraitzen dute. Izan ere, gizarte katalanaren zati esanguratsu batean hiru aldarrikapen nagusi mantentzen dira. Batetik, gizarte katalana subjektu politiko bat dela. Ez dakigu Procés deritzon horren bilakaera zein izango den. Baliteke udazkeneko gertakarien ondoren bertan behera geratzea, hainbat aktore garrantzitsuk euren bizimodu bihurtu dutela dirudien arren. Procés-a amaitu edo ez, aurretik hor zegoen aldarrikapenak bertan jarraituko duela nahiko agerikoa da. Hor egongo litzateke bigarren aldarrikapenaren gakoa: gizartearen ia pareko gehiengo batek egungo Estatu ereduan subjektu politiko horrek tarterik ez duela adierazten duena, hain zuzen ere. Eta, horren harira, hirugarrena: alternatibarik izan ezean, estatu independente bihurtzeko aukerak erakargarria izaten jarraitzen duela, aurrerantzean konponbiderako edozein proposamenetan aukera hori ez aurreikustea geroz eta zailagoa eginik.

Bigarren egia deserosoa, independentismoak onartu beharko duena da: ezin zaio uko egin gobernatzeari (ez eta gobernatzen dela erakusteari). Are gutxiago, independentismoa %10 ingurutik %48ra pasatu izanaren arrazoi nagusia zer eta nola galderetan bainoago (independentzia, erreferenduma, alegia), zertarakogalderaren inguruan oinarritu denean. Orain arte, zertarako hori erreaktiboa izan da batik bat. Abenduko hauteskundeek erakutsi gisa, ordea, ez dirudi bide horretatik askoz gehiago haz daitekeenik. Horren ordez, independentismoak lortu duen oinarri sozialaren inguruan proiektu politiko sendo bat garatzeko gaitasuna agertu beharko du. Ibilbide horretan ziurrenik babes batzuk galduko ditu, besteak beste barne aniztasuna egituratzeko zailtasunak ekarriko dituelako. Era berean, ez dirudi epe motzean lorpen nagusirik ekarriko duenik. Epe erdi-luzean, baina, estatuaren gabeziak azaleratuko dituen konfrontazio fasea gainditu eta independentismoa konponbidera gerturatu ahalko gaituen fase eraikigarri batean sartuko luke. Bide zail baina emankor hau sustatzeak gizarte katalanean adostasun zabalagoak eraikitzea berma dezake, nazioartean ere Estatuaren aldebakarreko geldikeriari legezkotasuna kenduz.

Hirugarren, eta azken egia deserosoa, hiritar guztiok Katalunian, Euskal Herrian, Espainian nahiz Europan, barneratu beharko genukeena: Estatuak oinarrizko eskubideak, testuinguru guztiz baketsu batean eta publikotasun osoz, urratu egin ditu eta urratzen jarraitzen du. Eragile independentista katalanen aurka hartu beharreko ustezko neurrien aitzakiarekin, adierazpen askatasuna, manifestazio eskubidea, bidezko epaiketa baterako eskubidea, segurtasun juridikoa edo gutxieneko eskubide politikoak, besteak beste, behin eta berriz urratu dira. Egoera honek, Euskal Herrian ondo dakigun gisa, gatazkak era demokratikoan konpon daitezen oztopatzen du. Hain zuzen ere, hiritar banakoen eskubideak urratzeaz gain, gizarteak ikuspegi aniztasuna era antolatuan bideratzeko daukan eskubide demokratikoa zalantzan jartzen duelako. Horrek ez du esan nahi Estatua oro har demokratikoa ez denik, noski. Bai, baina, Estatuak hainbat gai zehatzetan (bere lurraldetasunaren inguruko gatazketan, oroz gain) ez ditu betetzen gutxieneko baldintza demokratikoak. Ez dago independentista izan beharrik egia deseroso bezain onartezin hau salatzeko. Ardatz honen inguruan botere eraldatzaile asko eratu daitezke, betiere helburu nazionalistak zilegiak izan daitezkeen arren oinarrizko eskubideen babesaren aurretik jartzen ez badira behintzat.

Urtebete jada, beraz. Baina iritsiko dira beste urtebete asko. Horregatik, bada, ezinbestekoa izango da gizarte eragile eta ordezkari politikoek, Katalunian, Estatuan eta gatazkatik kaltetua den edonon, hemendik bi, hiru, lau… urtera gatazka zein egoeratan egotea nahiko luketen aurreikusten hastea. Helburu hori lortzea ez da printzipioen eta ibilbide historikoen analisiaren ondorioa izango, aktore guztiek errealitatea behar bezala aztertu eta kudeatzeko agertzen duten trebeziaren ondorioa baizik. Eta horrek, ezinbestean, egia deserosoak onartzen hastea eskatzen du. Ikusiko dugu, hemendik urtebetera, hala izan ote den.

Leer más trabajos de Ander Errasti

Leer más noticias

Leer más trabajos de investigación

Ver más publicaciones

Ver actividades

Ander Errasti Lopez

Ander Errasti es Doctor en Humanidades – Ética y Filosofía Política – en la Universitat Pompeu Fabra (UPF), supervisado por los doctores Sonia Arribas y Daniel Innerarity. Su investigación e centró en un análisis normativo del Cosmopolitismo de Ulrich Beck (Nations and Nationalism in a Cosmopolitanized World: Some Lessons from Ulrich Beck’s Work). Fue estudiante de doctorado visitante en el Departamento de Políticas y Relaciones Internacionales de la Universidad de Oxford, supervisado por Kalypso Nicolaïdis. Licenciado en Filosofía por la Universitat de Barcelona (UB), MA in Political Philosophy por la UPF, Diplomado en Ciencias Empresariales por la UB, Máster Avanzado en Ciencias Jurídicas por la UPF. En la actualidad es Policy Leader Fellow de la School of Transnational Governance del Instituto Europeo de Florencia (enero – julio 2019). Asimismo, es profesor ayudante docente en la Universitat Oberta de Catalunya. Desde el 2013 es investigador en el Instituto de Gobernanza Democrática de Donostia – San Sebastián (Globernance), donde ha organizado diversos congresos internacionales, publicaciones y actividades de investigación. En el curso 2017-2018 desarrolló un proyecto de investigación en la Universidad de Edimburgo (supervisado por los profesores Michael Keating y Nicola McEwan) sobre el impacto del Brexit y el referéndum de independencia del 2014 en las instituciones de autogobierno escocesas. Finalmente, también es miembro del grupo GISME de la UB desde el 2010, dirigido por el profesor Javier Tejada. Como miembro ha organizado diversas actividades de difusión científica, incluyendo colaboraciones con el Museo del Prado, la Fundación Española de Ciencia y Tecnología o Jakiunde (la Academia Vasca de Ciencia y Humanidades). Es asistente de la Coordinación del proyecto “CCentre: hacia un envejecimiento Activo y Bienestar centrados en la ciudadanía” (2016-2019), financiado por el EIT Health y coordinado por la profesora Elena Lauroba. Fue el Project Manager del proyecto SIforAGE: Innovación Social para un Envejecimiento Activo y Saludable para un desarrollo económico sostenible (2013-2016) financiado por la Comisión Europea.

6 months, 1 week ago Comentarios desactivados en Katalunia urtebeteren bueltan: hiru egia deseroso