Hauteskundeen emaitzak: hiru gako, hainbat erronka - Globernance - Globernance
Ander Errasti Lopez
Ander Errasti Lopez
Ander Errasti es Doctor en Humanidades – Ética y Filosofía Política – en la Universitat Pompeu Fabra (UPF), supervisado por los doctores Sonia Arribas y Daniel Innerarity. Su investigación e centró en un análisis normativo del Cosmopolitismo de Ulrich Beck...

Hauteskundeen emaitzak: hiru gako, hainbat erronka

Artículo de opinión de Ander Errasti publicado en Berria, 01/05/2019 (enlace)

Hauteskunde emaitzen analisi on bat egiteko bi elementu eduki behar dira, gutxienez, aintzakotzat. Batetik, geroz eta konplexuagoa den errealitate batean, faktore bakar bati begira ezin dira ondorio egokiak atera. Bestetik, berehalakotasuna nagusi den garai hauetan, sakoneko mugimenduen diagnosia nekez jaso daiteke. Hori dela eta, igandeko hauteskundeen emaitzen analisiek faktore garrantzitsuren bat ezinbestean ahaztuko dute eta, are gehiago, epe luzean besterik argituko ez diren elementuak jasotzeko ezgai agertuko dira. Irakurtzen ari zaren hau ez da, zalantzarik gabe, salbuespen bat. Edonola ere, irakurlearen gogoeta hauspotzeko asmoz, hiru gako aipatuko nituzke. Horiekin batera, egoera berriak plazaratzen dituen hainbat erronka politiko identifikatuz.

Euskal Herriaren kasuan, Euskal Autonomia Erkidegora mugatzeak zentzu gehiago duela dirudi. Izan ere, Nafarroako benetako lehia datorren hilaren 26an izango da. Ez dirudi, baina, atzoko Navarra Sumaren emaitzak zantzu txarrak direnik aldaketaren gobernua berretsi nahi duten alderdientzat. Ikusiko da. Euskadira mugatuz gero, bi elementu azpimarratuko nituzke, kanpo nahiz barnera begira. Kanpora begira, hau da, Estatuari nahiz Europar Batasunari begira, nabarmena da euskal gizarteak muturreko eskuinari eta nazionalismo populistari aurre egiteko agertu duen gaitasuna. Ziur egoera ez dela perfektua. Nolanahi ere, inguruan ikusten ditugun joerekin alderatuz gero, zergatiak aztertzeko modukoak dira. Joera hori Euskaditik haratago zabaltzea izango litzateke erronka. Barnera begira, aldiz, Euskadi nazio gisa ikusten duen hiritargoa gehiengoa dela berresten da, bi elementu ondorioztatuz: estatus berriaren inguruan barne adostasun zabalak lortzeko baldintzak badirela eta, bestalde, erabakitzeko eskubidea epe erdian gauzatzeko estrategian estatu gabeko beste europar nazioekin batera elkarlanean jarraitzeko oinarriak sendoak direla. Ez dira, ez, bi erronka arin.

Katalunian beste faktore batzuk dira nabarmen. Lehenik eta behin, hainbat hautetsi (hiru zerrendaburu barne) zigorrik gabe espetxean daude. Horretaz gain, emaitzek agerian utzi duten gisan, independentziaren aldeko bozek orain arte sekula eduki ez zuten fideltasun maila mantendu dute. Hau da, estatuko hauteskundeetan alderdi abertzaleek bozak galtzen zituzten lehen, eta alderdi independentistek galera hori nabarmen leuntzea lortu dute gaur. Emaitzek, gainera, ustezko identitate eta klasean oinarritutako lurralde banaketak bertan behera utzi dituzte. Era berean, independentismoaren barnean irtenbide adostu baten aldeko apustua gailendu dela dirudi. Horrek ez du 2017ko urriaren 1eko aldarrikapena baztertzen, urriaren 27ko adierazpen sinbolikoaren irakurketa loteslea baizik. Bestalde, alderdi nazionalista espainiarrek gatazka hauspotzea antzua dela frogatu dute, gatazka katalana elkarbizitzarena baino aitortza politiko kontu bat dela behin berriz agerian utziz. Udal hauteskundeek joera hori berretsi ahalko duten ikustea izango da epe motzean erronka. Erronka nagusiak gizarte katalanaren gehiengoaren aldarrikapena epe erdi-luzera modu eraginkorrean nola bideratuko den asmatzea izaten jarraituko duen arren.

Estatu mailan, hiru lirateke datu nabarmenak. Batetik, bere alderdiko eliteek baztertu nahi izan zuten Pedro Sanchezek zuzendutako Alderdi Sozialistaren garaipena. Ñabardurak ñabardura, bigarren alderdiaren eserlekuak ia bikoiztu dituela ezin ukatu daiteke. Bigarrenik, polarizazioan ardaztu den eskuinaren porrota. Ciudadanosek gorakada izan duen arren —eta marketinerako duten gaitasunaz baliatuz hori ahal bezainbeste ustiatuko duten arren—, haiek eta Alderdi Popularrak kanpainan izan duten jarrerarekin estatuko gobernua eskuratzea benetan zaila dela agerian utzi dute. Hirugarrenez, muturreko eskuinaren agerpena genuke. Beldur zena baino baxuagoa izan da eta betidanik egon da nola edo hala kongresuan ordezkatua. Hala ere, baina, aspaldiko partez aho betean halako ideiak babesten dituen alderdi batek hogeita lau eserleku izango ditu. Hiru erpin nagusiko egora honek bi erronka nabarmen uzten ditu. Batetik, alderdi guztiek Euskadin nahiko ohituak gauden anitzen arteko adostasunetan oinarritutako gobernantza sustatu beharko dute. Sanchezek horretarako gaitasunik duen erakutsi beharko du, estatuaren errealitate aurrerakoia eta plurinazionala onartzeko prest badago behintzat. Bestetik, orain %10 duen muturreko eskuinak kongresuan sartu izanak emango dizkion baliabide mediatiko nahiz ekonomikoak bere diskurtsoa zabaltzeko erabili ez ditzan ekiditea izango da estatuko gizarteak oro har edukiko duen erronka. Lehen erronkari behar bezala erantzuteko gaitasunak bigarren erronka horren arrakasta baldintzatuko du ziurrenik.

Laburbilduz, demokrazia europarra gain behera doan honetan anitzen artean desadostasunak era zibikoan bideratu eta adostasunetan elkarlanerako bideak bermatzea ezinbestekoa izango da atzerabidean jarraitu nahi ez badugu. Emaitzek lehen proba gainditu dela erakusten dute, baina partida ez da inolaz ere amaitu. Orain da sakoneko erronka politikoei, benetan konplexuak badira ere, aurre egiteko gaitasuna agertzeko unea. Aurrekariek ez dute esperantzarako arrazoi askorik ematen, baina hainbestekoa da erronka ez dirudiela beste hautabiderik dugunik. Ez dezagun igandeko aukera galdu.

Leer más trabajos de Ander Errasti

Leer más noticias

Leer más trabajos de investigación

Ver más publicaciones

Ver actividades

Ander Errasti Lopez

Ander Errasti es Doctor en Humanidades – Ética y Filosofía Política – en la Universitat Pompeu Fabra (UPF), supervisado por los doctores Sonia Arribas y Daniel Innerarity. Su investigación e centró en un análisis normativo del Cosmopolitismo de Ulrich Beck (Nations and Nationalism in a Cosmopolitanized World: Some Lessons from Ulrich Beck’s Work). Fue estudiante de doctorado visitante en el Departamento de Políticas y Relaciones Internacionales de la Universidad de Oxford, supervisado por Kalypso Nicolaïdis. Licenciado en Filosofía por la Universitat de Barcelona (UB), MA in Political Philosophy por la UPF, Diplomado en Ciencias Empresariales por la UB, Máster Avanzado en Ciencias Jurídicas por la UPF. En la actualidad es Policy Leader Fellow de la School of Transnational Governance del Instituto Europeo de Florencia (enero – julio 2019). Asimismo, es profesor ayudante docente en la Universitat Oberta de Catalunya. Desde el 2013 es investigador en el Instituto de Gobernanza Democrática de Donostia – San Sebastián (Globernance), donde ha organizado diversos congresos internacionales, publicaciones y actividades de investigación. En el curso 2017-2018 desarrolló un proyecto de investigación en la Universidad de Edimburgo (supervisado por los profesores Michael Keating y Nicola McEwan) sobre el impacto del Brexit y el referéndum de independencia del 2014 en las instituciones de autogobierno escocesas. Finalmente, también es miembro del grupo GISME de la UB desde el 2010, dirigido por el profesor Javier Tejada. Como miembro ha organizado diversas actividades de difusión científica, incluyendo colaboraciones con el Museo del Prado, la Fundación Española de Ciencia y Tecnología o Jakiunde (la Academia Vasca de Ciencia y Humanidades). Es asistente de la Coordinación del proyecto “CCentre: hacia un envejecimiento Activo y Bienestar centrados en la ciudadanía” (2016-2019), financiado por el EIT Health y coordinado por la profesora Elena Lauroba. Fue el Project Manager del proyecto SIforAGE: Innovación Social para un Envejecimiento Activo y Saludable para un desarrollo económico sostenible (2013-2016) financiado por la Comisión Europea.

3 months, 2 weeks ago Comentarios desactivados en Hauteskundeen emaitzak: hiru gako, hainbat erronka