Demokrazia, epaiketaren ispiluan - Globernance - Globernance
Ander Errasti Lopez
Ander Errasti Lopez
Ander Errasti es Doctor en Humanidades – Ética y Filosofía Política – en la Universitat Pompeu Fabra (UPF), supervisado por los doctores Sonia Arribas y Daniel Innerarity. Su investigación e centró en un análisis normativo del Cosmopolitismo de Ulrich Beck...

Demokrazia, epaiketaren ispiluan

Artículo de opinión de Ander Errasti publicado en Berria, 02/23/2019 (enlace)

Otsailaren 12an hiritar askoren gogoan luzerako geratuko den epaiketa bat hasi zen. Ahaztea zaila izango den irudi nahiz adierazpenak utziko dituen gertakari horietako bat. Akusatuen aulkian daude 2015eko hauteskundeen ostean osatu zen Kataluniako parlament-ak hautatu zuen gobernua eta gizarte zibileko bi erakunde nagusien ordezkariak. Matxinada, sedizioa eta bidegabeko diru publikoen erabiltzea egotziz eskatzen diren zigorrak zazpi urtetik hogeita bost urte bitartekoak dira (Vox-en eskaerak ez du ezta aipurik merezi ere). Zer da, baina, funtsean epaitzen ari direna? Oro har ezinbestekoa den eztabaida juridiko teknikoan ezkutatu nahi izan den arren, ikusten ari garena ez da ustez arau zehatzak hautsi zituzten gertakari zehatzen epaiketa bat. Aitzitik, beste zerbait dela esango nuke: epaiketa politiko bat, hain zuzen ere. Hau da, hiritar guztioi dagozkigun ongi amankomunen inguruko epaiketa bat.

Lehenik eta behin, oinarrizko eskubide politiko eta zibilen bermea jokoan dagoelako. Fiskaltzaren nahiz estatuko abokatuen galderen nondik norakoak ikusita, Estatuan adierazpen, manifestazio edo elkarretaratze askatasunaren limiteak non ezartzen diren ari dira ebazten. Zer esanik ez salaketa jasaten ari direnei dagoeneko urratu zaizkien oinarrizko eskubideei dagokionez: askatasun-gabetze bidegabetik errugabetasun-presuntzioaren etengabeko urraketara. Kasu onenean, Katalunian izandako manifestaldi baketsu masiboak matxinada saiakeran anabasa gisa ikusten dituzten horiek arazo kognitibo bat dutela esan ahalko genuke. Kasu txarrenean, motibazio politiko bat daukatela. Bata edo bestea dena dela, ez dago giza eskubideen interpretazio ahalik eta zabalenaren aurka joateko aitzakiarik. Epaiketa honetan oinarrizko eskubideen berme hauek mugatu edo murrizteko ahaleginak epaiketa bera politikoa dela esateko lehen motiboa emango liguke.

Bigarrenik, legearen beraren ikusmoldea egongo litzateke zalantzan: hau da, hainbeste aipatzen den zuzenbide estatuaren ikuskera. Oro har bi ikuspegi daude honen inguruan: bermatzaile liberala eta estatista iliberala. Lehenaren funtsezko helburua hiritarren eskubideak eta askatasuna bermatzea izango litzateke. Legea, beraz, honen arabera interpretatu beharko lukete epaileek, betiere arau zehatzak gertakari zehatzekin alderatuz. Ikuspegi estatistaren arabera, aldiz, legeek eta epaileek misio zabalago bat edukiko lukete: estatua bera, kontzeptu abstraktu gisa, babestea. Honen erakusgarri nabarmenena Felipe VI.aren aste honetako adierazpenak izango lirateke: «No es admisible apelar a una supuesta democracia por encima del Derecho» (Ez da onargarria ustezko demokrazia bati dei egitea, zuzenbidearen gainetik). Ikuspegi honen arabera, legeak gizarte batean justizia eta demokrazia izan daitezen aurre-baldintza bat dira. Demokrazia tinkoetan ikusten den gisa, baina, demokrazia eta justizia ez dira legearen ondorioak, legearen aurrekariak baizik. Hala ez balitz, boterean daudenek egoera bidegabeak mantendu eta gizarte garapena oztopatzeko tresna moduan erabiliko lituzkete legeak, demokrazia eta justizia bera murriztuz. Bidezko prozedurarik gabe demokrazia garatzea ezinezkoa den gisan, demokraziarik gabe ez dago lege baliodunik. Epaiketan ikusten ari garen salaketek funtsezko printzipio hau zalantzan jarri izanak epaiketa hau politikoa dela agerian uzten du.

Hirugarrenez eta azkenik, aurrekoarekin zerikusi zuzena duen elementu bat: Katalunian bizitzen ari garen egoera ez da Estatuak ustez babestu behar dituen elementu abstraktuen (berdintasuna, hiritartasuna, justizia, demokrazia…) aurka osatu den mugimendu baten ondorioa. Katalunian azken hamarkadatan bizitzen ari garen egoerak zentzurik badu, bertan berezitasun politiko nazional baten aldarrikapena dagoelako da. Hala, ba, ezin dira salaketa jaso duten pertsonen erabakiak elementu hau aintzakotzat eduki gabe ulertu. Elementu hori ukatzea elkarrekiko aitortza ukatzea baita: bestearen menpekotasuna onartzea, alegia. Izan ere, pertsona hauek hartutako erabakiak edo bultzatutako aldarrikapenak, haietaz pentsatzen duguna pentsatzen dugula, burujabetza, legitimitate eta gizarte proiektu ezberdinen arteko gatazka politiko baten parte dira. Egitasmo honi legearen indarrarekin erantzutean, egitasmoa guztiz baketsua izan denean, demokrazia beraren funtsa ukatzen da: gizataldeei elkarrekin era baketsuan nola bizi nahi duten adosteko aukera ukatzea, hain zuzen ere. Politikaren aurretik legea jartzen denean, ezberdinen artean adostasunetara iristeko aukera ukatzen da. Salaketa bera onartu izanak estatuak subjektu politiko anitzen existentzia ez duela onartzen agerian uzten du: horregatik, epaiketa politiko bat da.

Egun hauetan ikusten ari garen epaiketa pairatzen ari diren horiek, gutxi balitz bezala, izozmendi baten punta besterik ez dira. Euren atzean aldarrikapen politiko askotariko bezain zilegi baten inguruan eratutako hiritar talde zabal bat baitago, hauetariko asko jazarpen maila ezberdinak jasaten ari direla gainera. Gatazka politikoak demokratikoki konpontzeko giza eskubideen bermea, legediaren ikuspegi liberal bat eta bereizitasun politiko nazionalaren elkarrekiko aitortza ezinbestekoak dira. Halako gatazkak, ingurune demokratiko batean, era guztiz baketsuan plazaratzen direnean batez ere, negoziazioa, akordioa eta bozketaren bitartez konpondu behar direlako. Epaiketa honek konponbide hori ukatzen duen Estatu demokratiko baten gabezia larriak islatzen ditu: demokrazia espainiarra ispilu deseroso baten aurrean jartzen du, alegia. Horregatik guztiagatik, gizon emakume hauen izenean, bare bezain ozen diot: J’Accuse!

Leer más trabajos de Ander Errasti

Leer más noticias

Leer más trabajos de investigación

Ver más publicaciones

Ver actividades

Ander Errasti Lopez

Ander Errasti es Doctor en Humanidades – Ética y Filosofía Política – en la Universitat Pompeu Fabra (UPF), supervisado por los doctores Sonia Arribas y Daniel Innerarity. Su investigación e centró en un análisis normativo del Cosmopolitismo de Ulrich Beck (Nations and Nationalism in a Cosmopolitanized World: Some Lessons from Ulrich Beck’s Work). Fue estudiante de doctorado visitante en el Departamento de Políticas y Relaciones Internacionales de la Universidad de Oxford, supervisado por Kalypso Nicolaïdis. Licenciado en Filosofía por la Universitat de Barcelona (UB), MA in Political Philosophy por la UPF, Diplomado en Ciencias Empresariales por la UB, Máster Avanzado en Ciencias Jurídicas por la UPF. En la actualidad es Policy Leader Fellow de la School of Transnational Governance del Instituto Europeo de Florencia (enero – julio 2019). Asimismo, es profesor ayudante docente en la Universitat Oberta de Catalunya. Desde el 2013 es investigador en el Instituto de Gobernanza Democrática de Donostia – San Sebastián (Globernance), donde ha organizado diversos congresos internacionales, publicaciones y actividades de investigación. En el curso 2017-2018 desarrolló un proyecto de investigación en la Universidad de Edimburgo (supervisado por los profesores Michael Keating y Nicola McEwan) sobre el impacto del Brexit y el referéndum de independencia del 2014 en las instituciones de autogobierno escocesas. Finalmente, también es miembro del grupo GISME de la UB desde el 2010, dirigido por el profesor Javier Tejada. Como miembro ha organizado diversas actividades de difusión científica, incluyendo colaboraciones con el Museo del Prado, la Fundación Española de Ciencia y Tecnología o Jakiunde (la Academia Vasca de Ciencia y Humanidades). Es asistente de la Coordinación del proyecto “CCentre: hacia un envejecimiento Activo y Bienestar centrados en la ciudadanía” (2016-2019), financiado por el EIT Health y coordinado por la profesora Elena Lauroba. Fue el Project Manager del proyecto SIforAGE: Innovación Social para un Envejecimiento Activo y Saludable para un desarrollo económico sostenible (2013-2016) financiado por la Comisión Europea.

4 months, 4 weeks ago Comentarios desactivados en Demokrazia, epaiketaren ispiluan