Nazioarteko Merkataritza Zuzenbidea Masterra edo Unibertsitate Espezialista (UPV/EHU-UNED) - Globernance - Globernance
Globernance
Globernance
El Instituto de Gobernanza Democrática, Globernance, es un centro de reflexión, investigación y difusión del conocimiento. Su objetivo es investigar y formar en materia de gobernanza democrática para renovar el pensamiento político de nuestro tiempo.

Nazioarteko Merkataritza Zuzenbidea Masterra edo Unibertsitate Espezialista (UPV/EHU-UNED)

Juan José Álvarez da zuzendarikide

Izena emateko epea irekia http://mici.asmoz.org

Gaur egun, enpresa-jardueran kanpo merkataritzak duen garrantzia ekonomikoa aintzat hartuta eta bere antolaketa juridikoaren konplexutasunaz jakitun, arlo honetan prestakuntza-programak ezartzea gomendagarria da.

Prestakuntza-eskaintza honen bidez unibertsitate mailako materialak eta giza baliabideak bi norabidetan koordinatuko dira;  europar integrazioaren esparruan (bereziki, Lisboako Tratua indarrean sartzeak plateatzen duen europar zabalkuntzak – 28 estatu) eta nazioz gaindiko integrazio ekonomikoko mekanismo intituzionaletan murgilduta dagoen Amerikako gune kultural komunean.

Egitasmo honen erronka teoriko eta praktikoa da nazioarteko ekonomiaren funtzionamenduaren inguruko arazoak aztertu eta konpontzea, kanpo merkatuei buruzko informazioa bilatzea eta merkatu horietan sartzeko estrategiak diseinatzea.

Hori dela eta, formakuntza arlotik beharrezkoa da nazioarteko merkataritzaren testuinguruan, enpresa, industria eta zerbitzu jardueretan parte hartzen duten eragileak erakartzen dituzten ekimenak eskaintzea. Era berean, integrazio prozesu ezberdinen bilakaera, esanhaia eta helmena sakonki aztertzen duen programa bat sortzea, bereziki, esperientzia europearraren argitan.

 Informazio gehiago hemen

Globernance

El Instituto de Gobernanza Democrática, Globernance, es un centro de reflexión, investigación y difusión del conocimiento. Su objetivo es investigar y formar en materia de gobernanza democrática para renovar el pensamiento político de nuestro tiempo.