Nazioarteko Kongresua. Euroaren krisi osteko Europa: Zilegitasuna, demokrazia eta justizia - Globernance - Globernance
Gemma Torres

Nazioarteko Kongresua. Euroaren krisi osteko Europa: Zilegitasuna, demokrazia eta justizia

Bilbao. 2013ko irailaren 2an eta 3an

Europako Batasunak hainbat tresna politikorekin erantzun izan dio 2008an hasi zen finantza krisi zein krisi fiskalari (Seiko Pack-etik hasita Europako Hitzarmen Fiskala arte), eta neurri horiek Batasuneko berehalako arazoak nolabait arindu zituen. Halere, arreta jarri beharreko gorabehera garrantzitsuak zintzilik daude eta, garrantzitsuagoa dena, krisia amaitzetik urrun dagoela dirudi. Gainera, Batasuneko zenbait estatu kideren iritzi publikoan kezka eta zalantza sumatzen da Europako Batasunaren esanahaiaren eta horren integrazioaren inguruan. Horrek guztiak jarrera eszeptikoa eragin du, inoiz lehenago ez bezala Euroaren desegitearen beldur izatetik integrazio desberdindua ematerainokoak dira erronkak. Dena den, zalantzarik ez dago erronkek bat egiten dutela oinarrizko hiru printzipioren gainean: zilegitasunean, demokrazian eta justizian.