Krisi ostean ‘gobernu onerako’ baldintzak

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
LinkedIn
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on email
Email

Artículo de opinión de Ander Errasti publicado en Berria, 26/05/2020 (enlace)

Ezin dugu oraindik jakin bizi dugun egoera honek gizarte egiturak, bizimoduak, lehentasunak edo jarrerak, besteak beste, nola eraldatuko dituen. Badira aurreikuspenak, batzuk besteak baino zintzoagoak, baina ez gaude ziurtasun askorik dugunik esateko moduan. Oro har, ezjakintasuna eta horrek dakarren ezinegona dira nagusi. Baita modernitateaz geroztik gizartea interpretatzeko baliatu ditugun instituzioei dagokionez ere: erakunde politikoak, komunikabideak, familia eta lagunartea bezalako egitura sozialak, unibertsitatea, enpresa sareak, gizarte zibil antolatua eta abar luze bat.

Politikak egoera aztoratu hori nola kudeatu beharko duen ere ez dakigu ziurtasunez. Horrexegatik, ezjakintasun egoera honetan gaudelako, eremu teorikoan eztabaida eta gogoeta ezinbestekoak izango dira. Edo badira dagoeneko, hobeto esanda. Izan ere, gure ingurua eraldatzeko eraldaketa hori gidatuko duten oinarriak sendoak izan beharko dira nahitaez. Horretan datza errealitatea bere konplexutasunean ulertzeko baliatzen diguten marko teorikoa. Hau da, kontzeptu, ikuspegi, printzipio eta metodologiak. Errealitatea ulertu ezean, zailtasunez aldatu ahalko dugu eta.

Alabaina, adostasun zabalak lortzen dituzten eraldaketa horiek nola gauzatu beharko genituzkeen eztabaidatzea eskatuko dute ere. Hor sartuko litzateke, hain zuzen, gobernu onaren inguruko eztabaida. Izan ere, ez dago krisialdi honek jada bizi ditugun eta egoera honen ostean berriak etorriko zaizkigun krisialdietan eduki dezakeen eragina kudeatzeko modu bakarra: hori ere eztabaidatu eta erabaki beharko da. Horretarako ere ikuspegi teoriko egoki bat edukitzea ezinbestekoa izango da. 2008ko krisialditik arrastaka darabilgun desberdintasun maila izugarria nahiz prekaritatea, zaintza eredu desberdinen arteko talka, larrialdi klimatikoa, digitalizazioak demokraziarako sortzen dituen erronkak, integrazio supranazionala, lurraldetasun auzia estatu espainiarrean eta horrek agerian utzi dituen estatu espainiarraren gabezia demokratikoak eta abar luze bat agendan jartzeaz gain, nola kudeatu erabakitzea ezinbestekoa izango da datozen garai aldrebesetan. Horiek guztiek badute lotura gobernu onaren inguruko gogoetarekin, eta eztabaida horretan filosofia politikoak badu zer esanik.

Lehenik eta behin, adostasunetara iristeko gaitasuna agertzen da. Izan ere, larritasun egoera batean bi egoera kontrajarri ematen dira aldi berean: batetik, neurriak hartzeko premia, eta, bestetik, neurriak hartzeko gaitasun mugatua. Lehenengoari dagokionez, egoera beraren larritasunak azaltzen du premia hori. Zer esanik ez hiritarron ongizate minimoa edo bizitza bera jokoan direnean. Bigarrenaren kasuan, egoera hain delako konplexua, erakunde bakar batek bere kasa zailtasunez har ditzakeela beharko diren sakoneko erabakiak. Hori gutxi balitz, kasu askotan halako larrialdietan beharrezkoak izan ahalko liratekeen neurriek eraldaketa estrukturalak eskatzen dituzte, eta horrelako erabakiak ez dira presen oso lagun izaten (errenta unibertsalaren eztabaida eredu). Paradoxa horretan murgildurik, aktore politikoek epe motzeko ikuspegia hartu eta soilik euren interesen alde egiteko tentaldia eduki dezakete: gobernuek euren burua edonolako kanpo kritikatik itxiz, oposizioak egoera larriaren ardura osoa gobernuari egotziz. Epe erdi-luzean, baina, adostasunak zailtzen dituzten jarrera horien ondorioak gizarte osoak pairatuko ditu. Beraz, adostasunetara iristeko asmoa nahiz abilezia agertzen duten aktoreek irabazteko asko edukiko dute.

Bigarrenik, etsai edo arerio politikoen diagnosi zintzo eta bizkor bat egiteko gaitasuna legoke. Hau da, polarizazioa bultzatu beharrean, desberdinen zilegitasuna onartu eta lastozko panpinak ekiditea. Izan ere, lehen puntuan aipatutako adostasunak lortzeak aktore politikoen artean, bai eta horiek ordezkatzen dituzten gizarte sektoreen artean, konfiantza sortzea eskatuko du nahitaez. Era berean, aurkari politikoen bertsio kaxkarrena ontzat emanez gero, haren aurka joateko estrategian asmatzeko zailtasunak edukiko dira nahitaez. Arerioen sinplifikazioak jada norberaren alde zeuden horiek dinamizatu ahalko ditu kasu onenean, baina zailtasunez lortuko dute zalantzan dagoen eta boterea lortzeko funtsezkoak diren horien babesa eskuratzea. Izan ere, hiritarren gehiengoa oro har karikatura horiek errealitatearekin bat ez datozela jabetzen da. Hirugarren arrazoi bat balegoke ere: aurkariaren karikaturak, alderdi populistei zuzenduak daudenean batik bat, aurkariak bere burua sendotzeko erabili ohi dituela. Horiengatik guztiengatik, eztabaida eta kritika ekidin gabe, arerioak onartu eta errespetatzea boterea eskuratzeko gakoetako bat izango da epe motzean gobernu on bat bultzatu nahi dutenentzat.

Hirugarren eta azkenik, hiritarrekin adostasunak sortzeko gaitasuna edukiko genuke. Egun hauetan, batetik larrialdiak bultzatuta eta, bestetik, paternalismorako eta hiritarrekiko mesfidantzarako gehiegizko joera duen kultura politiko baten ondorioz, agerikoa dirudi, egoeraren kudeaketari dagokionez, hiritarron ardura baztertu dela. Ikuspegi normatibo batetik problematikoa izateaz gain, joera horrek, mantenduz gero, arazoak ekar ditzake. Izan ere, hartu beharko diren neurriek eskatuko duten hiritarren babesa jasotzea zailduko du. Horrek, neurri horien zilegitasuna eta, beraz, eraginkortasuna zailago bihurtuko dituelarik. Era berean, tamaina honetako krisialdi bati erakundeen ekintzarekin besterik gabe aurre egin ahalko zaiola pentsatzeak demokraziaren bideragarritasunean hiritarrok dugun funtsezko papera ez ikustea dakar. Erakundeak ezinbestekoak diren era berean, demokrazia batek ezin baitu hiritar demokratikorik gabe biziraun. Eta horrek hiritarron burujabetza bermatu nahiz sustatzea eskatzen du. Gobernu on batek horretan asmatu beharko du, boterean mantendu eta sistema politikoaren egonkortasuna bermatu nahi baditu.

Hauteskunde garaia eta krisialdi larri honen testuinguruak aktore politikoak hiru elementu horiek alboratu eta liskar dinamikak, arerioen mespretxua eta planteamendu autarkikoak bultzatzeko pizgarriak dituztela pentsatzearen ilusio faltsura eraman ditzake. Ilusio horiek, baina, kasu onenean euren epe oso motzeko onura ekarri ahalko dute, baina inolaz ere ez epe luzean eraldatzailea, eraginkorra eta bideragarria den proiektu politiko bat garatzeko gaitasuna. Zailtasunak ugariak izango diren arren, ilusio faltsu horiek uxatu eta gobernu onerako baldintza sendoak bultzatzeko gaitasuna duten aktoreek irabazteko asko izango dute. Eta nazioek, bertan bizi garen hiritarrok eta nazioarteko harremanek zer esanik ez.

Leer más trabajos de Ander Errasti

Leer más noticias

Leer más trabajos de investigación

Ver más publicaciones

Ver actividades

Ander Errasti Lopez

Ander Errasti es Doctor en Humanidades – Ética y Filosofía Política – por la Universitat Pompeu Fabra (UPF), supervisado por la Profesora Sonia Arribas y Daniel Innerarity. Su investigación se centró en la revisión normativa de la propuesta cosmopolita de Ulrich Beck (Nations and Nationalism in a Cosmopolitanized World: Some Lessons from Ulrich Beck’s Work). Obtuvo la Licenciatura en Filosofía por la Universitat de Barcelona (UB), MA in Political Philosophy por la UPF, Diplomatura en Ciencias Empresariales por la UB y Máster Avanzado en Ciencias Jurídicas por la UPF. En la actualidad es Investigador del Institut d’Estudis de l’Autogovern – IEA (asesor en materia de políticas comparadas de autogobierno), Profesor Asociado en el Departamento de Ciencias Políticas de la UB y profesor Colaborador en la Universitat Oberta de Catalunya (UOC). Desde septiembre del 2019 hasta el 31 de marzo del 2020 ejerció de Gestor del Conocimiento en la Unidad de Coordinación Académica de Humanidades en la UPF. También es Desde 2013 es investigador de Globernance: Instituto de Gobernanza Democrática de Donostia – San Sebastián. Anteriormente ha sido Policy Leader Fellow del School of Transnational Governance en el European University Institute, Florencia (enero – julio 2019). En el curso 2017-2018 fue investigador visitante en la University of Edinburgh (supervisado por los profesores Michael Keating y Nicola McEwan), trabajando sobre el impacto del Brexit y el referéndum de independencia del 2014 sobre las instituciones de autogobierno escocesas. También hizo una estancia de doctorado en el Department of Politics and International Relations de Oxford University, supervisado por la profesora Kalypso Nicolaïdis. Finalmente, también es un miembro del grupo GISME de la UB desde 2010, dirigido por el profesor Javier Tejada. Como miembro, ha organizado diversas actividades de transferencia del conocimiento, incluyendo colaboraciones con el Museo del Prado, la Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) o Jakiunde (la Academia Vasca de Ciencias y Humanidades). Como miembro de GISME es parte de la coordinación del proyecto CCentre (A Narrative Approach to Improve Citizens’ Ageing and Well-Being), financiado por el European Institute of Innovation and Technology – EIT Health (2016-2020). También fue Project Manager del proyecto SIforaGE (Social Innovation for Active and Healthy Ageing for Sustainable Economic Growth), financiado por la Comisión Europea (2013-2016). Publica regularmente en medios en euskera, catalán y castellano, así como participa en programas tanto de radio como de TV. También está implicado en diversas entidades de la sociedad civil que trabajan en favor de hacer compatible la diversidad y la cooperación en la democracia en Europa.

Más publicaciones y noticias

Ir al contenido