Globernancek jardueren Memoria aurkeztu du - Globernance - Globernance
Globernance
Globernance
El Instituto de Gobernanza Democrática, Globernance, es un centro de reflexión, investigación y difusión del conocimiento. Su objetivo es investigar y formar en materia de gobernanza democrática para renovar el pensamiento político de nuestro tiempo.

Globernancek jardueren Memoria aurkeztu du

2010. urtetik Gobernantza Demokratikoaren Institutuak, giza, gizarte eta zuzenbide zientzien alorrean hainbat jarduera eta programa aurrera eraman ditu, nazioarteko ikuspuntu batetik eta hurbileko erakundeen zerbitzura.

Egindako jardueren alderdi garrantzitsuenak jasotzen dira Institutuaren Memorian.

2013. urteko jardueren baitan azpimarratu daiteke Bilbon, irailaren hasieran, egindako Nazioarteko Kongresua. “Euroaren krisi osteko Europa: Zilegitasuna, demokrazia eta justizia” izeneko kongresuan, dozena bat ikertzaile entzutetsuk hartu zuten parte, besteak beste, Christian Joergesek, Phillippe Schmitterrek, Josep Borrellek, eta Kalypso Nicolaidisek.

Orobat, aurreko urtean jarraian aipatutakoak egin ziren: aurkeztu zen “Demokrazia Global baten aldeko Manifestua” ekimena; Artemy Magunek “Revolution and Melancholia” izeneko hitzaldia eman zuen eta “Politikaren berritze etikoa. Kode berriak, praktikak eta esperientziak.” jardunaldi akademikoa egin zen. Honetaz gain, urte bete gehiagoz, EHU/UPVren Udako Ikastaroa antolatu zen, eta baita web orrian kontsulta daitezkeen beste hainbat jarduera zein argitalpen babestu ziren ere.

Paraleloki, hainbat proiektu aurrera eraman dira eta horietako bi nabarmendu ditzakegu. Lehena, etika publikoa ebaluatzeko Basque Score Card sistema pilotua martxan jarri da, EUDEL (Euskadiko Udalen Elkartea)-ekin elkarlanean. Bigarrena, euskal kirol federatuak nazioarte mailan duen ordezkaritza aztertu eta horren bideragarritasuna ikertu da. Azken hori Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzarentzat egindako ikerlan juridikoa izan da.

Proiektu eta jarduera horiek guztiak hausnarketa, elkarrizketa eta ezagutzaren trukea bultzatu gura dute, eta aldi berean, kokatzen dute gure gizartea Europar erreferente kultural bezala.

Azkenik, 2013. urtea Globernancentzat atsegingarria izan da Daniel Innerarity zuzendariak, Nafarroako Gobernuak ematen duen Vianako Printzea Kultura Saria jaso zuelako. Sariak pozez bete gaitu, eta Institutuak bere bidea egiten jarraitzera bultzatu du.

Globernance

El Instituto de Gobernanza Democrática, Globernance, es un centro de reflexión, investigación y difusión del conocimiento. Su objetivo es investigar y formar en materia de gobernanza democrática para renovar el pensamiento político de nuestro tiempo.