EUROPAR ELKARRIZKETAK. Yiannis Stamatako Greziar politikan espezialista - Globernance - Globernance
Globernance
Globernance
El Instituto de Gobernanza Democrática, Globernance, es un centro de reflexión, investigación y difusión del conocimiento. Su objetivo es investigar y formar en materia de gobernanza democrática para renovar el pensamiento político de nuestro tiempo.

EUROPAR ELKARRIZKETAK. Yiannis Stamatako Greziar politikan espezialista

Lehenengo jardunaldia San Telmo Museoan ospatuko da hilaren 28an, arratsaldeko 19.00etan, eta Greziako hauteskundeek eragindako “lurrikara”ren inguruan hitz egingo da. Hizlaria, Yiannis Stamatakos da, greziar aholkulari politikoa; bai Europa eta baita Kanadan ere hauteskunde kanpaina ezberdinak kudeatzeko aukera izan duen aditua, alegia. 

Europako hauteskundeak ospatu zirenean, 2014ko maiatzean hain zuzen, Globernance Institutuak lehenengo Europar Elkarrizketak antolatu zuen. Arrakasta aintzakotzat hartuz, bultzada berri bat ematea erabaki zen; horretarako, bihartik aurrera, hileoro, nazioartean ospe handia duten pertsonalitateak etorriko dira Donostiara europar eraikuntzaren inguruan hitz egitera; gai ugari uztartuko dira, begirada aberasteko xedez; giza eskubideak, ingurugiroa, berdintasuna, nazioarteko merkataritza…

Jardunaldiak San Telmo Museoan ospatuko dira, eta DSS2016EU proiektuaren kolaborazioa izango dute. Formatu ireki eta partehartzailea sustatzeko asmoz, Globernaceko kideek galderak eta hausnarketak bidaltzera animatu nahi dituzte hiritar guztiak. Horretarako, bai webgunea, baita Facebook eta baita Twitterreko kanala irekitzea erabaki dute. Era berean, ekitaldia streaming bidez ikusteko parada izango du bertaratzeko aukera ez duen pertsona orok.

Kontaktua eta parte hartzeko moduak:

www.europeandialogues.eu

www.facebook.com/EuropeanDialogues

@EUdialogues

Globernance

El Instituto de Gobernanza Democrática, Globernance, es un centro de reflexión, investigación y difusión del conocimiento. Su objetivo es investigar y formar en materia de gobernanza democrática para renovar el pensamiento político de nuestro tiempo.