“Zinema-Ideiak eta Zinema ideiaduna” hitzaldi zikloa San Telmo Museoan eta Filosofia Fakultatean (EHU/UPV)

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
LinkedIn
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on email
Email

Astelehenetik asteazkenera arte (irailaren 15ean, 16an eta 17an),  “Zinema-Ideiak eta Zinema ideiaduna” hitzaldi zikloa egingo da San Telmo Museoan eta Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako Zinemaldiko 62. Edizioaren baitan.

Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna jardunaldietan, Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak eta San Telmo Museoak, Donostia 2016ren, CSICen Filosofia Institutuaren, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen eta Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren laguntzarekin, hitzaldi-ziklo bat antolatu dute. Hitzaldi horietan, zinemak narratibarekin, filosofiarekin edo giza eskubideekin izan duen lotura aztertuko dute.

Sortu zenetik, zinemak kulturari buruzko gure arketipoak moldatu ditu eta imaginario kolektiboa zizelkatu. Iraganeko garaiak irudikatzen ditugunean, nahi gabe ere honako film hauetako fotogramak etortzen zaizkigu gogora: Ben-Hur, A Man for All Seasons (Un hombre para la eternidad), Barry Lindon edo Schindler’s List (Schindlerren zerrenda). Literatura-kontakizun handiak (Gerra eta bakea) zinemako bertsioei esker egin dira ezagun, askotan jatorrizko bertsioa ere gainditzen dutela (The Collector/Bildumatzailea); bestalde, fikzio-zientziako filmekin (Metropolis, Blade Runner…) etorkizunari buruzko geure ikuspegia bideratzen da. Errealitateak eta zinemak elkarri elikatzen diote. Zenbait ideia zinemaren hizkuntza berezira eraman dira; zinemagile hilezkorren obrek hausnarketa eragin izan digute, eta zenbait film askotariko saiakuntzen sorburu izan da (Vértigo y pasión, Lo que Sócrates le diría a Woody Allen, Bioética para legos…).

Deskargatu programa hemen.

Más publicaciones y noticias

Artea eta pentsamendua

Naia Begiristain Daniel Innerarityk Radio 3 irratiko “Utopias” programan hartuko du parte. Bertan, kultura, sormena eta artea izango dituzte hizpide.

Leer más »

Normaltasun digitala

Naia Begiristain Daniel Innerarityk bere liburu berria, “Pandemocracia”, du hizpide Esadeko Humanismo Digitaleko Foruan. Innerarityk pandemia osteko normaltasun berriaren itxuraren

Leer más »
Skip to content