Monterreyko Institutu Teknologikoko ikasleen bisita “Etorkizuneko Hiriak: planeamenu estrategikotik hiri gobernantzara” ikastaroaren baitan
Data: 2012ko ekainak 21
Tokia: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea, Donostian
Antolatzaileak: Deustuko Unibertsitatea, Monterreyko Institutu Teknologikoko Administrazio Publikoan eta Politika Publikoetan Graduatuen Eskola (EGAP) eta Bilboko Metropoli-30 Elkartea.
Babeslea: Globernance
EGAP zentroaren eginkizuna da pertsona etikoak hezitzea euren komunitatean begitaziodun lidergoa gauzatzeko herrialde mexikarraren hobekuntza ekonomikoa, politikoa, empresariala eta soziala sustatzeko. Bisitan etorritako ikasleak Monterreytik (Mexikoko estatua, Mexiko Hiria) etorri dira eta Maisutza ikasketak burutzen ari dira Administrazio Publikoan eta Politika Publikoan eta Prospektiba Estrategikoan. Ikastaroa hirien garapenarekin loturiko egungo metodologien azterketara eta ezagutzara bideratuta dago, metropolitar kudeaketarekin loturiko plan, proiektu eta programen inguruko diseinua eta exekuzioa ezagutu eta haiei buruz eztabaidatzeko xedez.