Solasaldiak: Kaos geopolitikoa eta kalitate demokratikoa

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email

Jakiundek kaos geopolitikoa eta egungo kalitate demokratikoa aztertuko dituen solasaldia antolatu du Bizkaia Aretoan, azaroaren 4an.

Gaur egun, erreferentzia-esparruak errotik aldatzen ari dira eta diplomaziak Harresi Unea izenez ezagutzen duena ezarri da: zalantzak, ziurgabetasunak, etorkizunarekiko beldurrak, kaos geopolitikoa, araurik gabeko nazioarteko ordena… Lidergo autokratak sortzen ari dira, eta demokraziaren kalitatea ahultzen ari da. Topaketa honek politikan beldurra eta liskarra sortzeko eta populismoa sustatzeko erabiltzen diren mekanismoen diagnostikoa eta azterketa egin nahi du. Horren guztiaren aurrean, herritarrak babesik gabe daude eta beren kasa abandonatuta sentitzen dira; beraz, inoiz baino beharrezkoagoa da konpromiso zibikoa.

Hizlari hauek hartuko dute parte solasaldian:

  • Cristina Monge, Zientzia Politikoko irakaslea eta analista politikoa.
  • Pablo Oñate, Valentziako Unibertsitateko Zientzia Politikoko katedraduna eta International Political Science Association erakundeko presidentea (2023-2025).
  • Daniel Innerarity, UPV/EHUko IKERBASQUE ikertzailea, Globernance Institutuko zuzendaria, Florentziako Europako Unibertsitate Institutuko Adimen Artifizial eta Demokrazia Katedrako burua; Jakiundeko akademikoa.

Juanjo Álvarez, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, Globernance Instituteren sortzaileetako bat eta Jakiundeko lehendakariordeak moderatuko topaketa.

Solasaldia Bilboko Bizkaia Aretoko Arriaga aretoan izango da, azaroaren 4an, 18:30ean. Sarrera doan izango da lekuak bete arte, aurrez IZENA-EMANEZ .

Ekitaldia Jakiundek antolatua da Globernancen lankidetzarekin, eta Eusko Jaurlaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiaren Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzaren eta Agenda 2020ren babesa du.

Más publicaciones y noticias

Demokrazia munduan zabalduz

Naia Begiristain Daniel Innerarity “Coronavirus – por una Gobernanza Global Democrática y Federal” ekimenaren buruetako bat da. Hainbat adituk eta

Leer más »

Unibertsitatearen etorkizuna

Naia Begiristain Daniel Innerarityk “Unibertsitatea birpentsatu” hitzaldi zikloaren lehen saioan hartuko du parte gaur, 18:00etatik 18:30era. Unibertsitatearen eta ezagutzaren kudeaketaren

Leer más »
Skip to content