Demokrazia eta pandemiaren inguruan eztabaidan aritu ziren Daniel Innerarity eta Margarita Soler, Valentziako Consell Jurídic Consultiuko zuzendaria, “València Thinks Global. Imaginem el futur” ekimenaren barruan. Aurrekaririk gabeko osasun krisiaren aurrean gure gobernuek hartu dituzten jarrera eta erantzunak argitzen saiatu ziren parte-hartzaileak. Valentziako Unibertsitateko La Nau kultur zentroak antolatu zuen hitzaldia uztailaren 3an eta unibertsitate bereko Kultur eta Kirol errektoreordeak gidatu zuen.
Eguna: uztailak 3, ostirala
Parte-hartzaileak: Daniel Innerarity Margarita Soler
Moderatzailea: Antonio Ariño
Ekimena: València Thinks Global