Datorren otsailaren 27an, iluntzeko 19:00-etan, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean (Aieteko Jauregian), “Europako hauteskundeak 2014. Nola komunikatu Europa eszeptizismo egoeran” izenburua duen mahai ingurua egingo da.
Bertan hartuko dute parte Juan José Álvarezek, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedradunak (UPV/EHU) eta Globernanceko idazkariak, eta Xabier Barandiaranek, Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta ACOP-eko Aholkulari Batzordeko kideak. Moderatzaile lanean ariko da Itziar García, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Politikoaren eta Korporatiboaren Masterreko irakasle laguntzailea.
Sarrera librea izango da jarlekuak bete arte. Izen ematea: info@compolitica.com.
Programa hemen deskargatu dezakezu.
Antolatzaileak:
Globernance eta ACOP