Daniel Innerarityk koronabirusaren krisiaren inguruko hausnarketa filosofikoa egin zuen atzo 17.30ean Gasteizko Herritartasunerako Eskola Irekiaren eskutik. Innerarityk demokraziaren ikuspegitik aztertu zuen pandemia. Mundu mailako gaixotasun bati aurre egiteko gure gobernuek dituzten mugak izan zituen hizpide. Horretaz gain, teorian norbanakoak berdintzen duen gaixotasun batek azaleratu dituen gizarte desberdintasunak aztertu zituen. Naiara Lopez de Munainek aurkeztutako bideokonferentzia doakoa izan zen.
Eguna: uztailak 2
Ordua: 17.30etik 19.00etara
Hizkuntza: gaztelania
Izen ematea: doakoa
Antolatzailea: HEI (Herritartasunerako Eskola Irekia)