Jardunaldia: “Euskal kirol selekzioen ofizialtasuna: bideragarritasun juridikoa eta hurrengo pausoak”

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
LinkedIn
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on email
Email

Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak, Bilbon “Euskal selekzioen ofizialtasuna: bideragarritasun juridikoa eta hurrengo pausoak” izenburupean antolatu den jardunaldiari hasiera emango dio, bihar osteguna, apirilak 10. Ekitaldian, euskal kirol selekzioen nazioarteko ordezkaritzarako bideak aztertzen dituen txosten juridikoa aurkeztuko da. Jardunaldia, Eusko Jaurlaritzak antolatu du, Globernance eta Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin elkarlanean.

Jardunaldian, Gazteria eta Kirol zuzendariarekin batera, bideragarritasun juridikoari buruzko txostena osatu duten legelariek ere parte hartuko dute: Juantxo Landaberea (Landaberea & Abogados), Juanjo Alvarez (Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedraduna eta Globernanceko idazkaria), Gonzalo Palacio (Cuatrecasas, Gonçalves Pereira bulegoko abokatu bazkidea) eta David Salinas-Armendariz (Eusko Jaurlaritzako legelaria).

Era berean, euskal kirol munduko eragile eta erakunde esanguratsuak ere gonbidatuak izan dira. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, Irekian. #euskalselekzioak

Informazio gehiago hemen

Más publicaciones y noticias

Artea eta pentsamendua

Naia Begiristain Daniel Innerarityk Radio 3 irratiko “Utopias” programan hartuko du parte. Bertan, kultura, sormena eta artea izango dituzte hizpide.

Leer más »

Normaltasun digitala

Naia Begiristain Daniel Innerarityk bere liburu berria, “Pandemocracia”, du hizpide Esadeko Humanismo Digitaleko Foruan. Innerarityk pandemia osteko normaltasun berriaren itxuraren

Leer más »
Skip to content