II Nazioarteko Biltzarra “Oinarrizko Eskubideen Nazioarteko Babesa: Ikuspegi Publikoa eta Pribatua” EHU/UPVko Zuzenbide Fakultatean egingo da

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email

Adituek, eragile sozialek zein erakundeek eztabaidatu eta aztertuko dute Oinarrizko Eskubideen bilakaera zein izan den.

Abenduaren 12an eta 13an. Zuzendibe Fakultatea EHU/UPV (Gradu Aretoa).

Datorren 12an eta 13 izango da II Nazioarteko Biltzarra “OINARRIZKO ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO BABESA: IKUSPEGI PUBLIKOA ETA PRIBATUA”, Donostiako Zuzenbide Fakultatean EHU/UPV.

Biltzarraren helburua da Oinarrizko Eskubideen bilakaera aztertzea hainbat ikusputu aintzat hartuta: nazioarteko zuzenbide pribatua, zuzenbide konstituzionala, europako zuzenbidea eta zuzenbide konparatzailea. Halaber, Biltzarrrak ardatz hauek izango ditu: kulturaniztasuna, oinarrizko eskubideak, eskubide sozialak, eta interneta eta datuen babesa.

II Nazioarteko Biltzarra joan den urteko urriaren 5ean egindako I  Nazioarteko Biltzarrarekin loturik dago. Biltzarraren bigarren edizioa prestatzea eragin dute aurreko urteko arrakastak eta Oinarrizko Eskubideek, gizarte global, konplexu eta dinamiko honetan, dituzten erronkei aurre egiteko argibideen bilaketarekin jarraitzeko nahiak.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Non: Zuzenbide Fakultatea EHU/UPV (Gradu Aretoa)

Doako  izen ematea: fundamental1rights@gmail.com

Komunikazioak/abstractak aurkezteko: fundamental1rights@gmail.com

http://www.ehu.es/protectionintermationalfundamentalrightsconfer2013

Programa

Antolatzaileak eta babesleak:

UPV/EHU, Globernance, Kutxabank, Universitat Jaume I de Castellón, Instituto Suizo de Derecho Comparado, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Ararteko, Agencia Vasca de Protección de Datos, Cáritas, IT IT-675-13 Taldea, IT 759-13 Taldea, Ikerketa Proiektua der2010-19715 MICINN.

Más publicaciones y noticias

Skip to content