Juan Jose Alvarezek hitzaldia emango du Herritarrak eta Partaidetza zuzenaren gaineko jardunaldietan. Urriaren 4an eta 5ean izango dira Donostiako Miramar jauregian, eta partaidetza zuzenaren bidean pausuak emateko hausnarketa baliagarria izateko antolatu dituzte. Hitzaldia emango dute Martin Bühlerrek, Initiative and Referendum Institute-ko kideak; Fernando Pindadok, herri partaidetzan adituak; Iñigo Lamarca Arartekoak; Rafaela Romero PSE-EEko batzarkideak eta Stop Desahucios-eko ordezkariek.
Zehazki, Gobernantza Demokratikoaren idazkari eta ikerlariak Euskal Herriko Partaidetza politikoaren kulturaz arituko da.