Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza

6. edizioa (2023-2024)

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatua, Globernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren laguntzarekin

Aurkibidea

Zure ibilbide profesionalerako

ezagutza osagarria lortuko duzu

Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboaren

inguruko gaietan espezializatuko zara

Administrazio publiko ireki eta kolaboratibo bat

garatzen laguntzeko funtsezko alderdietan prestatuko zara

Prestakuntza programa - 120 ordu

1. Modulua. Gobernantza: nola ulertu gobernuaren ekintza gaur egungo munduan.

Moduluaren koordinatzaileak: Daniel Innerarity eta Ignacio Aymerich.
Irakasleria: Daniel Innerarity, Ignacio Aymerich eta Mariola Urrea.
  • 1. Gaia. Demokraziaren egungo erronkak gizarte digitalean: arrazionaltasuna, administrazioa, burokrazia, politika eta adimen artifiziala.
  • 2. Gaia. Globalizazioaren efektuak/ondorioak politika publikoetan.
  • 3. Gaia. Informazioaren gizartea eta kudeaketa publikoa.
  • 4. Gaia. Europar Batasuna: maila anitzeko gobernua duen demokrazia transnazionala.
  • 5. Gaia. Instituzioen papera Gobernantza esparru batean: Zertarako balio dute benetan instituzioek eta zein da beraien balio itsatsia?

 

2. Modulua. Gobernantza ona. Paradigma berriak.

Moduluaren koordinatzailea: Txetxu Ausín.
Irakasleria: Goizeder Manotas, Josu Agirre Aranguren, Haritz Ugarte, Sebas Zurutuza, Miren Martiarena, Daniel López Castro eta Rosana Triviño Caballero.
  • 1. Gaia. Gobernu irekia eta gardentasuna.
  • 2. Gaia. Eraldaketa digitala eta administrazio elektronikoa.
  • 3. Gaia. Adimen artifiziala gobernatzea: balioak, praktikak eta esanahiak.
  • 4. Gaia. Gutxiengoak eta kultur aniztasuna politika publikoetan.
  • 5. Gaia. Plangintza, ebaluazioa eta kontu-ematea.
  • 6. Gaia. Funtzio publikoan kudeaketa berritzailea.
  • 7. Gaia. 4/2019 Foru Araua, martxoaren 11koa, Gobernu Onari buruzkoa, foru gobernantza publikoaren esparruan.

 

3. Modulua. Etika publikoa ekintza instituzionalaren ardatz.

Moduluaren koordinatzaileak: Rafael Jiménez Asensio eta Goizeder Manotas.
Irakasleria: Manuel Villoria, Txetxu Ausín, Rafael Jiménez Asensio eta Goizeder Manotas.
  • 1. Gaia. Integritate politika sektore publikoaren esparruan. Eredu konparatuak.
  • 2. Gaia. Politika eta kudeaketa publikoaren xede etikoa.
  • 3. Gaia. Jokabide Kodeak, Integritate Sistema eta Berme Organoak.
  • 4. Gaia. Kode Etikoak funtzio publikoan. NGEU Funts Europarren Integritatea eta Kudeaketa.
  • 5. Gaia. Jardunbide egokia: Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru sektore publikoaren Erakundearen Zuzentasun Sistemaren osagaiak

 

4. Modulua. Hiritarren parte-hartzea eta Gobernu erlazionala.

Moduluaren koordinatzailea: Mikel Cabello Pérez.
Irakasleria: Andoni Aldekoa, Cristina Monge, Cristina Ruiz, Itziar Calvo eta Mikel Cabello.
  • 1. Gaia. Hiritarren parte-hartze ereduak: ikuspuntu konparatzaile bat.
  • 2. Gaia. Partaidetza eta politika publikoak elkarrekin sortzea. 5/2018 Foru Araua, azaroaren 12koa.
  • 3. Gaia. Elkarrizketa estrategikoak eta entzuteko eta informatzeko sistemak elkarlaneko gobernuentzat.
  • 4. Gaia. Esparru publikoko harreman-marketinaren oinarriak edo herritarrekin harreman iraunkorrak nola ezarri.

 

5. Modulua. Gobernantzarako arauak nazioartekotze eta globalizazio testuinguru batean.

Moduluaren koordinatzailea: Goizeder Manotas.
Irakasleria: Asier Aranbarri, Idoia Otaegi eta Miren Martiarena.
  • 1. Gaia. Open Government Partnership (OGP) Euskadin.
  • 2. Gaia. Euskal 2030 Agenda: GJHekiko konpromisoa.
  • 3. Gaia. Gobernuaren jarduna hobetzea nazioarteko kontratazioaren bidez.

 

6. Modulua. Gobernuaren ekintza hobetzeko tresnak.

Moduluaren koordinatzaileak: Juanjo Álvarez eta Eva Silván.
Irakasleria: Alberto Ansuategi, Eva Silván, Itziar García, Juanjo Álvarez, Imanol Galdós eta Unai Belintxon.
  • 1. Gaia. Komunikazio publikoa Covid osteko egoeran eta XXI. mende hasierako ziurgabetasunean.
  • 2. Gaia. Komunikazio politikoa: pertsonalizazioa estrategiaren adierazpen nagusi gisa.
  • 3. Gaia. Politika publikoen ebaluazioa: gardentasuna, kontuak ematea eta kalitate demokratikoa.
  • 4. Gaia. Negoziazio prozesu eta estrategiak.
  • 5. Gaia. Araudiaren eraginaren azterketa, araudia hobetzeko teknika gisa.
  • 6. Gaia. Kudeaketa publikoaren finantza-iraunkortasuna.

 

7. Modulua. Gobernantza eredu berri bat: ETORKIZUNA ERAIKIZ kasua.

Moduluaren koordinatzailea: Xabier Barandiaran Irastorza.
Irakasleria: Ainhoa Arrona, Miren Larrea, Olatz Errazkin, Sebas Zurutuza, Sergio García eta Xabier Barandiaran.
  • 1. Gaia. Gobernantza kolaboratiboaren ikuspegi teorikoak eta nazioarteko esperientziak.
  • 2. Gaia. Ereduaren ikuspegia eta garapen politikoa. Gobernantza kolaboratiboaren kasu nabarmen bat.
  • 3. Gaia. Berrikuntza politikoa herritarren zerbitzura. Etorkizuna Eraikiz erakundetzea: kontzeptualizaziotik praktikara.
  • 4. Gaia. Dimentsio erlazionala eta Gobernantza kolaboratiboaren eraikuntza.
  • 5. Gaia. Gobernatzeko modu berria. Gobernantza kolaboratiboa lurralde osora hedatzea. Lurralde-eragileen rolak.

Ikusi Daniel Innerarity eta Juanjo Álvarezen aurkezpena

Formakuntzako zuzendarikideak

Informazioa

FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

Gobernanza Ireki eta Kolaboratiboaren inguruko formakuntza espezializatu honek ikasleei trebetasunak, ezaguerak, konpetentziak eta ahalmenak emango dizkie beraien funtzioak aurrera eramaterako orduan kontutan hartuz gai hau zein garrantzitsua den administrazio publikoaren eta kolaborazio publiko-pribatuaren garapen egokirako.

HELBURUAK

Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboari dagozkion ezagutzak eskuratzea, bereziki Gipuzkoako Lurralde Historikoaren ereduari dagokionez, Etorkizuna Eraikiz estrategiaren esparruan.

HARTZAILEAK

  • Beren etorkizuna Administraziora bideratu nahi duten pertsonak, bereziki Foru Administraziora eta haren sektore publikora.
  • Langile publikoak izan gabe, Administrazioarekin elkarreragiten duten pertsona guztiak (lizitatzaileak, diru-laguntzen onuradunak, etab.), bereziki Gipuzkoako Foru Aldundiarekin edo haren foru sektore publikoko erakundeekin.
  • Edozein administraziotako enplegatu publikoak, eta, bereziki, foru aldundietakoak eta foru sektore publikoko erakundeetakoak, Batzar Nagusietakoak eta Gipuzkoako udaletakoak.
  • Hirugarren sektoreko ordezkariak eta alderdi politikoetakoak.
  • Akademikoak, ikertzaileak, unibertsitateko ikasleak eta oro har, Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan interesa duen edozein pertsona.

METODOLOGIA

  • Formakuntzaren oinarria online metodologia da.
  • Ikasgai desberdinen idatzizko edukiak eskuragarri jarriko dira aldez aurretik finkatutako egutegia jarraituz.
  • Ikasleriak elkarren artean jardun ahal izango du eta baita irakasleriarekin dudak kontsultatu ere horretarako web plataforman 24 orduz irekita egongo den mezulari sistema baten bidez.
  • Irakasleriak prestatutako idatzizko ikasgaiak irakurri eta ikasteaz gain, ikasleriak material osagarriak ere irakurri eta ikasi beharko ditu ikasgaiaren ulermen egokia lortzeko.
  • Bestalde, irakasleriak eskatutako lanak eta ariketa praktikoak egin beharko dira idatziz. Honen bitartez, ikasleria informazioaren bilaketara ohitzea eta emandako iturri desberdinen barruan eskatutako informazioa prozesatzera behartzen da eta ateratako informaziotik planteatutako kontuak kaudimenarekin ebaztera behartzen da.
  • Online atalaren osagarri, online tutoretzak egingo dira modulu bakoitzaren amaieran, bai eta aurrez aurreko saio batzuk ere (gomendagarriak, baina ez derrigorrezkoak), ikasturtean zehar zehaztuko direnak.
  • Azkenik, eztabaida birtualetan edota tutoretza indibidual edo kolektiboetan parte hartzea ere baloratuko da.

DATAK

Hasiera data:

2023/11/27

Bukaera data:

2024/05/16

Matrikulazio epea: 2023ko urriaren 17tik aurrera (izena eman duten pertsonekin jarriko gara harremanetan). Plaza mugatuak.

Orduak: 120.

TITULUA

Trebakuntza amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.

HIZKUNTZA

Ikastaroaren hizkuntza ofiziala espainiera da, baina gaiak euskaraz ere eskuragarri egongo dira eta kontsultak bi hizkuntzetako edozeinetan egin ahal izango dira.

PREZIOA

Matrikula tasak:

Arrunta: 400 €

Murriztua: 275 €

Matrikula murriztua honako kasu hauetan ordainduko da:

• Gipuzkoako Foru Aldundiko eta haren sektore publikoko erakundeetako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).

• Gipuzkoako Batzar Nagusietako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).

• Gipuzkoako udaletako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).

• Euskadin egoitza duten Gobernuz Kanpoko Erakundeetako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).

• LANBIDEn edo SEPEn izena emandako langabeak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).

• Familia ugariarengatik onuradunak diren pertsonak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).

• Organo eskudunak aitortutako %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa duten pertsonak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).

Izen-ematea

2023/2024 IKASTURTEKO IZEN-EMATEA (ITXITA)

Izena emateko interesa duenak, ondorengo urratsak eman behar ditu:

1. Aurreko nahitaezko pausoa: jarraian agertzen den Izen-emate formularioa bete, Currículum Vitae atxikiz Word edo PDF formatuan.

2. Behin izen-emate formularioa bete duzula, 2023ko urriaren 17tik aurrera gauzatuko da (izena eman duten pertsonekin jarriko gara harremanetan). Plaza mugatuak.

3. Prestakuntzaren hasiera: 2023ko azaroaren 27an.

 

Matrikula tasak:

Arrunta: 400 €

Murriztua: 275 €

Matrikula murriztua honako kasu hauetan ordainduko da:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko eta haren sektore publikoko erakundeetako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).
  • Gipuzkoako Batzar Nagusietako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).
  • Gipuzkoako udaletako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).
  • Euskadin egoitza duten Gobernuz Kanpoko Erakundeetako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).
  • LANBIDEn edo SEPEn izena emandako langabeak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).
  • Familia ugariarengatik onuradunak diren pertsonak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).
  • Organo eskudunak aitortutako %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa duten pertsonak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).

Irakasleria

Daniel Innerarity

Zuzendarikidea

Filosofia Politikoan katedraduna, “ikerbasque” ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean / Universidad del País Vasco eta Florentziako Europar Institutuan irakasle. La Sorbona Unibertsitatean, London School of Economics eta Georgetown Unibertsitatean irakasle bisitari izan da. Sari ugari jaso ditu, besteak beste, Saiakera Sari Nazionala eta Kulturaren Vianako Printzea Saria. Gizarte garaikideak eta demokrazia konplexu baten teoriaren garapenak dira bere ikerkuntzaren oinarriak. La política en tiempos de indignación (2015), La democracia en Europa (2017), Política para perplejos (2018) eta Comprender la democracia (2018) izan dira bere azkeneko liburuak. El Correo, El Diario Vasco, El País eta La Vanguardiako ohiko kolaboratzailea da.

Juanjo Álvarez

Zuzendarikidea

UPV/EHU-ko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta aholkulari-abokatua Cuatrecasas bulegoan. Askatasun, segurtasun eta justizia arloetako aditu askea Europar Komisioak izendatuta, eta hispaniar-frantses mugaz gaindiko behatoki juridikoko koordinatzaile akademikoa. Itsas-Zuzenbidea, Nazioarteko Merkataritza Zuzenbidea, Foral eta Eskualdearteko Zuzenbidea eta Nazioarteko Merkataritza Arbitratzea izan dira bere ikerketa arloak.

Koordinazioa:

Mikel Cabello.

Irakasleria (moduluetako koordinatzaileak):

  • Innerarity Grau, Daniel. Filosofia Politikoan katedraduna, “ikerbasque” ikertzailea, EHU/UPV.
  • Álvarez Rubio, Juan José. Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, EHU/UPV.
  • Aymerich, Ignacio. Zuzenbidearen Filosofian irakasle titularra (Universitat Jaume I).
  • Ausín, Txetxu. Aplikatutako Etika Unitateko Zuzendaria Madrilgo CSIC-en (Ikerketa Zientifikoko Kontseilu Gorena).
  • Jiménez Asensio, Rafael. Sektore Publikoko Aholkularia.
  • Manotas Rueda, Goizeder. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Onerako aholkularia.
  • Cabello Pérez, Mikel. Gobernantza Demokratikoko Institutuko Proiektuen Koordinatzailea.
  • Barandiaran Irastorza, Xabier. Deustuko Unibertsitateko Irakaslea.

Irakasleria:

  • Daniel Innerarity.
  • Ignacio Aymerich.
  • Mariola Urrea.
  • Goizeder Manotas.
  • Josu Agirre Aranguren.
  • Haritz Ugarte.
  • Sebas Zurutuza.
  • Miren Martiarena.
  • Daniel López Castro.
  • Rosana Triviño Caballero.
  • Manuel Villoria.
  • Txetxu Ausín.
  • Rafael Jiménez Asensio.
  • Cristina Monge.
  • Cristina Ruiz.
  • Itziar Calvo.
  • Andoni Aldekoa.
  • Alberto Ansuategi.
  • Juanjo Álvarez.
  • Eva Silván
  • Imanol Galdós.
  • Unai Belintxon.
  • Idoia Otaegi.
  • Xabier Barandiaran.
  • Mikel Cabello.
  • Asier Aranbarri.
  • Itziar García.
  • Olatz Errazkin.
  • Ainhoa Arrona.
  • Miren Larrea.
  • Sergio García.
Skip to content