Gobernantza eraldatzen ari den munduan izeneko ikastaroa

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
LinkedIn
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on email
Email

Sergio“Gobernantza eraldatzen ari den munduan” izeneko ikastaroa emango du Sergio Garciak, soziologoa eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko ikertzailea. 2015eko urtarrilaren 28an eta 29an Aieteko Kultur Etxean izango da ikastaroa.

Gure gizarteek azken hamarkadetan jasandako aldaketa esanguratsuenak aztertuko dira ikastaro honetan, eta, halaber, gobernantza erara gobernatzea deitutakoaren giltzarriak azalduko dira. Era horretara, bi helburu beteko dira: bata, parte-hartzaileek errealitate soziala aztertzeko eta irakurketa egiteko gaitasuna areagotzea, eta, bestea, gobernantza kontzeptuak berekin daraman proposamena ulertzea. Bestalde, lidergo mota desberdinak identifikatzea da asmoa, bai eta egungo gizartean mugitzeko beharrezkoa den lidergo motan sakontzea ere: guztion zerbitzura bideratutako lidergoa.

Jakin-nahia duten pertsona helduei eta mundua hobetzen lagundu nahi dutenei zuzendurik dago ikastaroa. Donostia Kulturaren  webgunean eta Aiete Kultur Etxean bertan izena eman daiteke. Ikastaroak 30€ balio du.

Saioak gaztelaniaz izango dira 2015eko urtarrilaren 28an eta 29an, 18:30etik 20:30era.

Informazio gehiago eta programa

Más publicaciones y noticias

Artea eta pentsamendua

Naia Begiristain Daniel Innerarityk Radio 3 irratiko “Utopias” programan hartuko du parte. Bertan, kultura, sormena eta artea izango dituzte hizpide.

Leer más »

Normaltasun digitala

Naia Begiristain Daniel Innerarityk bere liburu berria, “Pandemocracia”, du hizpide Esadeko Humanismo Digitaleko Foruan. Innerarityk pandemia osteko normaltasun berriaren itxuraren

Leer más »
Skip to content