Gipuzkoako Foru Aldundian Adimen Artifizialaren etika. Teoriatik praktikara

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email
  • Eguna eta ordutegia: 2025eko abenduaren 15a, astelehena, 17:00etan.
  • Lekua: Gunea Aretoa, Gipuzkoako Foru Jauregia, Donostiako Gipuzkoa Plaza.
  • Izena ematea: sarrera librea lekuak bete arte, aldez aurretik izena emanda IZENA EMATEA
Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) ekitaldi bat antolatu du abenduaren 15eanGunea Aretoan, Gipuzkoako Foru Jauregian, Gipuzkoako Foru Aldundian adimen artifizialaren garapenean irizpide etikoak nola aplikatzen diren aztertzeko.

2023an, GFA aitzindaria izan zen Aldundian bertan eta bere sektore publikoko erakundeetan datuak eta adimen artifiziala erabiltzeko kode etiko bat onartutzen eta argitaratzen. Mugarri hartatik bi urte igaro ondoren, GFAn AAren garapenean izandako eragin etikoa ezagutu behar da, egin diren esperientzia zehatzen bidez, eta hori guztia AA gobernantza demokratikorako eta konfiantza publikorako erabiltzeak dakartzan erronka berriak ahaztu gabe.
Egitaraua:

  • Irekiera instituzionala eta jardunaldiaren aurkezpena
  • Noraino goberna ditzakete algoritmoak?
    • Daniel Innerarity, IKERBASQUEko ikertzailea, UPV/EHU, Globernance Instituteko zuzendaria, Florentziako Europako Unibertsitate Institutuko Adimen Artifiziala eta Demokrazia Katedraren titularra
  • AAren etika eta konfiantza publikoa
    • Txetxu Ausín Zientzia-ikertzailea CSICeko Filosofia Institutuan (GEA Etika Aplikatuko Taldea), UNIBASQeko Etika eta Berme Batzordeko kidea eta Euskadiko Etika Klusterreko patronoa
  • GFAn AAren garapenak duen eragin etikoaren ebaluazioa
    • Gorka Blanco, IZFEko (Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea) Estrategia eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria.
  • Itxiera

Más publicaciones y noticias

Enpresen iraultza

Cristina Mongek uztailaren 9an enpresa pribatuen gizarte hitzarmenaren inguruko hitzaldi batean hartuko du parte. Hitzaldiaren ardatza berpizkunde ekonomikoa bidezkoa eta

Leer más »
Skip to content