Noticias:
“ETORKIZUNA ERAIKIZ” THINK TANK
Gure gizarteak etorkizuna modu jasanezinean ari dira «kontsumitzen». Ekologiaren, demografiaren eta finantzen ikuspegitik, orainean distraituak dauden gizarteak gara, eta ez gara gai etorkizuna behar beste kontuan hartzeko, egungo egoerek eskatzen duten bezala. Etorkizunarekin erlazionatzeko zailtasun horrek, epe laburrarekiko gure etengabeko distrakzioak, azaltzen du, besteak beste, gaur egungo demokrazia mediatikoetan gauza ñimiñoak izatea garaile. Etorkizuna jarduera politikoan berriz integratzea elementu bat izan daiteke bizitza demokratikoa eraldatzeko eta berritzeko. Aukera bakarra dugu denbora azkartzen denean eta krisiak normaltasun berria ematen dutenean erakusten dugun trakeskeria hori gainditzeko. Hau: gobernantza aurre-hartzailea egiteko aukerak bilatzea.
Datorren maiatzaren 11n, 18:00etan, egingo dugun elkarrizketan, premia horretan sakonduko dugu, bai eta Gipuzkoan horri aurre egiteko abian jarritako konponbideetan ere. Horretarako, bertan izango ditugu Daniel Innerarity (Filosofia Politikoko katedraduna, «Ikerbasque» ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean eta irakaslea Florentziako Europako Institutuan), Eider Mendoza (Gobernantzako diputatua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea) eta Xabier Barandiaran (Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren aholkularia).
Saioaren irekiera eta aurkezpena Goizeder Manotasek egingo du, GFAko Zerbitzuetako eta Administrazioaren Berrikuntzako eta Eraldaketarako zuzendari nagusiak.
Aditu horien ahotsa entzutera eta ondorengo solasaldian parte hartzera animatzen zaitugu hurrengo estekan izena ematen:

- Eider Mendoza. Gobernantzako diputatua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea.

- Xabier Barandiaran. Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren aholkularia.

Parte hartzen eta moderatzen du: Daniel Innerarity. Filosofia Politikoko katedraduna, «Ikerbasque» ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean eta irakaslea Florentziako Europako Institutuan.
Data
Ordua
Hizlariak
-
Daniel Innerarity -
Eider Mendoza -
Xabier Barandiaran