Eta bihar, zer? European Dialogues 2023: Europa gatazkan

Eta bihar, zer?

Ukrainaren inbasioak nazioarteko kondena orokorra jaso du mendebaldean, eta salbuespen handiekin beste latitude batzuetan. Txina edo India bezalako herrialdeek, eta hego hemisferioko beste batzuek, errusiarren inbasioa inolako zalantzarik gabe gaitzestea saihestu dute. Gatazkan zuzenean inplikatuta dauden herrialdeen inguruan sortzen ari diren aliantza esplizitu edo tazituek gaur egungo eta etorkizuneko eragin-gaitasunak eta orekak aldatzen ari dira.

Jokoan dauden lurraldeak baino askoz gehiago dago jokoan: mundua birkonfiguratzen ari da, eta bereziki Europan. Horregatik, “Europa gatazkan” izenpean egingo den European Dialogues zikloaren 2023 edizioaren bigarren saio honetan, egokitzat jo dugu gaian adituak diren pertsonen eskutik aldaketa horren gako geopolitikoak eta aurre egin behar diegun eszenatokiak ezagutzea.

Gai horretan sakonduko dugu datorren maitzaren 9an, 19:00ean, Donostiako San Telmo Museoan egingo dugun elkarrizketan.

Oraingo honetan, honako hauek izango ditugu lagun:

  • Alicia Chicharro. Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan
  • Jorge Tamames. Real Instituto Elcanoko ikertzaile
  • Moderatzailea: Juanjo Álvarez, Globernance Institutoko idazkaria nagusia

San Telmo Museora hurbiltzera animatzen zaitugu aditu horien ahotsa entzutera eta ondorengo solasaldian parte hartzera. Sarrera librea lekua bete arte.


Data

09 Mai 2023

Ordua

De 19:00h a 20:30h
Egun osoan

Hizlariak

Ekitaldia amaitu da

Skip to content