Erregulazioa eta politika publikoak hobetzeko tresnak: ebaluazioa eta lehentasunak ezartzea

Erregulazioa eta politika publikoak hobetzeko tresnak: ebaluazioa eta lehentasunak ezartzea

Ba al dago erregulazioa hobetzearen dimentsioa azpimarratzen duen kultura politikorik?; “Gobernu onaren” parte al da?; Politikaren dimentsio teknokrata batekin lotzen al da?;  Benetan balio al du gobernantza hobetzeko?; Zer erronka daude gauzatzeke arlo horretan?; Arautzea eta gobernu ekintza esternalizatzea al dakar?

“Erregulazioa hobetzea”, erregulazio eraginkorra edo erregulazio adimenduna, zeharkako eta ezinbesteko politika publiko baten gisa ulertu behar da, edozein esku hartze publiko garatzeko premisa gisa funtzionatu behar duena, haren helburu nagusiak ahalik eta kosturik txikienean lortuko direla bermatzeko.

Honela defini liteke erregulazioa hobetzea, erregulazio ona, erregulazio eraginkorra edo erregulazio adimenduna: esku-hartze publikoan jarduteko tresna eta printzipio multzo gisa, aurreikusitako helburuak betetzen direla bermatzeko.

Erregulazioa hobetzea, beraz, funtzionatzeko prozedura eta sistema multzo bat da, politika publiko baten esku-hartze ziklo osoko faseetan aplikatu beharrekoa, hau da, aurretik, egikaritze fasean, eta ondoren (plangintza, prestaketa, onespena, ezarpena eta jarraipena, berrikuspena eta ebaluazioa), politika publikoa ahalik eta hobekien egiten dela bermatzeko. Edozein politika publiko garatu aurretik, bitartean eta ondoren aplikatu beharreko oinarrizko premisa gisa funtzionatzen du, edozein izanik ere politika haren izaera, funtsean, berezko politika publiko baten gisa tankeratzen delarik.

Datorren apirilaren 13n, 18:00etan, egingo dugun elkarrizketan, ikuspegi horretan sakonduko dugu Eva Silvan (Salamancako Unibertsitateko etikako katedradun emeritua), Ignacio Aymerich (Globernance-ko ikertzailea eta Castellóko Jaime I Unibertsitateko irakaslea) eta Juanjo Álvarez (EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Globernanceko idazkaria) hitzaldiekin.

Saioaren hasiera eta aurkezpena Eider Mendoza Gipuzkoako Gobernantzako foru diputatuak egingo du.

Aditu horien ahotsa entzutera eta ondorengo solasaldian parte hartzera animatzen zaitugu hurrengo estekan izena ematen:

IZENA EMAN / INSCRIPCIÓN

 

 

  • Eva Silvan . Politologoa eta unibertsitateko hainbat graduondotako irakaslea politika publikoen arloan.

 

 

 

  • Ignacio Aymerich. Globernance-ko ikertzailea eta Castellóko Jaime I Unibertsitateko irakaslea.

 

 

 

Moderatzailea: Juanjo ÁlvarezEHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Globernanceko idazkaria


Data

13 Api 2021

Ordua

18:00h
Egun osoan

Hizlariak

Ekitaldia amaitu da

Skip to content