Entzuketa eta komunikazio Publikoa

Entzuketa eta komunikazio Publikoa

Eguna: Urtarrillak 17

Ordua: 16:30

Tokia: Etorkizuna Eraikiz Gunea (Gipuzkoa Plaza, Donostia-San Sebastián)

Egitaraua:

Irekiera

Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako foru-diputatua

Mahai-ingurua

Andoni Aldekoa,EITBko zuzendari nagusia eta George Washington University-ko irakaslea Gerentzia Publiko eta Komunikazioan

Xabier Peytibi, Ideogramako aholkularia, on eta offline komunikazioan eta estrategian espezialista

Moderatzailea

Itziar García,Bergarako UNED zentro elkartuko Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboko prestakuntza-ikastaroko irakaslea eta komunikazio publikoko aholkularia

Izena ematea:

Animatzen zaitugu aditu horien ahotsa entzutera eta parte hartzera, bai aurrez aurre, bai zoom bidez, aurretik izena emanda (bi kasuetan, modalitatea adierazita) telefonora deituta 943113960 edo mezu elektroniko bat bidalita aelezgaray@gipuzkoa.eus  helbidera.

Deskribapena:

Administrazio publikoek herritarrei eskaintzen dieten arreta eta zerbitzua nabarmen hobetu da azken urteotan, eta, hala ere, herritarrek oraindik ere badute haiekiko nolabaiteko mesfidantza eta atxikimendu falta. Beharrezkoa da konfiantza hori lantzea, eta komunikazio publikoak garrantzi berezia hartzen du testuinguru horretan tresna batzuk eskaintzen dituelako informazioa transmititzeko eta jasotzeko. Izan ere, herritarrek Administrazio Publikoarekin hitz egin nahi dute, entzun, parte hartu eta beren iritziak eta ekarpenak kontuan hartzea erabakiak hartzeko orduan.

Gaur egungo komunikazio-ereduak, Internetekin eta sare sozialekin lotuta, erronka eta aukera berriak planteatzen ditu, edukiak komunikatzeko orduan ez ezik, bi norabideko entzumen-prozesuak sortzeko ere.Gardenak izateko eta herritarrei informazio publikoa ezagutarazteko betebeharra betetzeko tresna izateaz gain, komunikazioa funtsezko tresna da gobernu-ekintza eraginkorrago baterako, eta funtsezko elementua demokrazia baten berezko eztabaida-prozesuak errazteko. Horregatik, komunikazio publikoa Gobernu Onaren paradigma da eta izan behar du.

Datorren urtarrilaren 17an, 16:30ean, Etorkizuna Eraikiz Gunean (Gipuzkoa Plaza, Donostia) egingo dugun elkarrizketan (zoom bidez ere jarraitu ahal izango da), Andoni Aldekoa-ren (EITBko zuzendari nagusia eta George Washington University-ko irakaslea Gerentzia Publiko eta Komunikazioan) (1) eta (2) Xabier Peytibi-ren (Ideogramako aholkularia, on eta offline komunikazioan eta estrategian espezialista) partehartzea izango dugu. Itziar Garcíak (Bergarako UNED zentro elkartuko Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboko prestakuntza-ikastaroko irakaslea eta komunikazio publikoko aholkularia) gidatu eta moderatuko du elkarrizketa.

Saioaren hasiera eta aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako foru-diputatu Eider Mendozak egingo du.

Animatzen zaitugu aditu horien ahotsa entzutera eta parte hartzera, bai aurrez aurre, bai zoom bidez, aurretik izena emanda (bi kasuetan, modalitatea adierazita) telefonora deituta 943113960 edo mezu elektroniko bat bidalita aelezgaray@gipuzkoa.eus  helbidera.

 


Data

17 Urt 2023

Ordua

De 16:30h a 18:00h
4:30 pm - 6:00 pm

Hizlariak

Ekitaldia amaitu da

Skip to content