Berriak:
![](https://globernance.org/wp-content/uploads/2022/04/Todas-y-logos-ED-STm-Glob.jpg)
Desberdintasuna eta demokrazia
Berdintasuna da Europar Batasunaren helburuetako bat. Urteak igaro ahala, legeriak, jurisprudentziak eta Europako itunen aldaketek printzipio hori sendotzen lagundu dute, bai eta EBn aplikatzen ere. Hala eta guztiz ere, ez da erabateko berdintasun errealik lortu, eta azken krisiek desberdintasun handiagoak sortu dituzte, generokoak ez ezik, ekonomikoak eta sozialak ere.
Gai horretan sakonduko dugu datorren maiatzaren 4an, 19: 00etan, Donostiako San Telmo Museoan egingo dugun elkarrizketan.
Oraingo honetan, honako hauek izango ditugu lagun:
- Mariam Martínez-Bascuñán Politologoa, UAMeko Zientzia Politikoko irakaslea
- María Solanas. Elkano Errege Institutuko Programen zuzendaria
- Moderatzailea: Daniel Innerarity Globernanceko zuzendaria eta European University Institute-ko irakaslea
San Telmo Museora hurbiltzera animatzen zaitugu aditu horien ahotsa entzutera eta ondorengo solasaldian parte hartzera. Sarrera librea lekua bete arte.
Data
Ordua
19:00-tik 20:30-etara![San Telmo Museoa](https://globernance.org/wp-content/uploads/2021/04/STM-Logo.png)
Antolatzailea
San Telmo Museoa
Colaboradores
Hizlariak
-
Daniel Innerarity
-
María Solanas
-
Mariam Martínez-Bascuñan