Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeen 2012ko Topaketa. Gizarte zibilaren partaidetza politika ekonomikoan eta sozialean: Iraupena eta etorkizunerako perspektiba
Data: 2012ko apirilak 19
Tokia: Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen egoitzan, Bilbon
Antolatzailea: Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea.
Globernancek estrainekoz Euskadin egin den Espainiako Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeen urteko bileran hartu du parte. Batzarraren inaugurazioan izan da Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Kontseilari Gemma Zabaleta eta bidelagun izan ditu Euskadiko Batzordeko lehendakaria, Juan Maria Otaegui, eta Espainiakoa, Marcos Peña, beste batzuen artean. Bileran 17 batzordetako ordezkariek hartu dute parte: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balear Uharteak, Kanariak, Gaztela eta Leon, Katalunia, Ceuta, Extremadura, Galizia, Madril, Murtzia, Errioxa, Euskadi eta Espainiako Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordea.