Daniel Innerarityk bihar jasoko du gaztelaniazko saiakera onenaren Euskadi Saria

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email

Daniel Innerarityk bihar jasoko du gaztelaniazko saiakerari dagokion Euskadi Saria “La democracia del conocimiento” (Paidós, 2011) obrarekin. Epaimahaiaren aburuz, egileak “egungo sistema politikoaren gainbeheraren gakoak bete-betean hautematen ditu eta koherentziaz hausnartzen du horien inguruan”.

“La democracia del conocimiento” liburuan Innerarityk garatzen duen tesiak dio ezagutzak eta ezagutzaren ingurumariak direla kalitate demokratikoa erabakitzen den oinarrizko eremuak. Demokrazia konplexuaren hobetzearen inguruan mintzatzen da saiakeran eta nola jakituria aditua eskatzen duen horrek.

Globernancen zuzendariak 2012ko beste sarituekin batera jasoko du golardoa, alegia, Harkaitz Cano, Juan Carlos Márquez, Iban Zaldua, Inazio Mujika, Iban Barrenetxea, Xabier Olarra, Arantzazu Royo eta Sara Morante.

Más publicaciones y noticias

Enpresen iraultza

Cristina Mongek uztailaren 9an enpresa pribatuen gizarte hitzarmenaren inguruko hitzaldi batean hartuko du parte. Hitzaldiaren ardatza berpizkunde ekonomikoa bidezkoa eta

Leer más »
Skip to content