Txetxu Ausínek (Globernance), Carissa Vélizek (City University of New York) eta David Rodríguez-Ariasek (CSIC) hartuko dute parte aurkezpenean
2014ko urtarrilaren 14an
San Telmo Museoan, Ekitaldi Aretoan, 12etan. Donostia.
Sarrera librea jarleku guztiak bete arte.
Academics Stand Against Poverty (ASAP) pobrezia globalaren kontra borrokatu asmo duen erakundea da, nazioarteko komunitate akademikoaren gaitasunak eta interesak biltzen dituena. Elkarlana bultzatzen du pobrezia ikertzen duten akademikoen, politikarien, legegileen eta audientzia zabalaren artean. Erakunde honen proiektuek esku hartze zehatzak bultzatzen dituzte eta ideiak ekintzetan eraldatzea bilatzen dute.