Luzeegia den gerra bat

Luzeegia den gerra bat

2022ko otsailaren 24an, Vladìmir Putinek “operazio militar berezia” iragarri zuen, eta misilak Ukrainako hainbat lekutan jotzen hasi ziren; tartean, Kiev hiriburuan. Teorian, munduko potentzia militar handienetako bat ahalmen militar txikiagoa duen eta NATO bezalako aliantza batetik kanpokoa den herrialde bat erasotzen ari zen. Hiritar gehienok irudikatu genuen gatazka azkar aski Errusiak irabaziko zuela.

Hala ere, urtebete baino gehiago joan da, eta European Dialogues zikloaren 2023ko edizioaren lehen saio honetan – “Europa gatazkan” izenpean egingo dena –, adituek gatazka beliko horren kausen interpretazioa egingo dute, baita egungo egoera zein den azaldu eta zonaldeko bakegintzari begira etorkizuneko zer aukera dauden ere

Gai horretan sakonduko dugu datorren maitzaren 4an, 19:00ean, Donostiako San Telmo Museoan egingo dugun elkarrizketan.

Oraingo honetan, honako hauek izango ditugu lagun:

  • Jesús Núñez. Gatazkei eta Ekintza Humanitarioari buruzko Ikerketa Institutuko (IECAH) zuzendari-ondokoa
  • Mira Milosevich. Real Instituto Elcanoko ikertzaile nagusia
  • Moderatzailea: Lola Bollo, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatean

San Telmo Museora hurbiltzera animatzen zaitugu aditu horien ahotsa entzutera eta ondorengo solasaldian parte hartzera. Sarrera librea lekua bete arte.


Data

04 Mai 2023

Ordua

De 19:30h a 21:00h
Egun osoan
San Telmo Museoa

Antolatzailea

San Telmo Museoa

Colaboradores

Hizlariak

Ekitaldia amaitu da

Skip to content