BUEN GOBIERNO EN EL MARCO DE LA GOBERNANZA PÚBLICA FORAL - Globernance - Globernance
Globernance
Globernance
El Instituto de Gobernanza Democrática, Globernance, es un centro de reflexión, investigación y difusión del conocimiento. Su objetivo es investigar y formar en materia de gobernanza democrática para renovar el pensamiento político de nuestro tiempo.

BUEN GOBIERNO EN EL MARCO DE LA GOBERNANZA PÚBLICA FORAL

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2015-2019 aldirako Kudeaketa Plan Estrategikoko helburuen artean, besteak beste, Gipuzkoako gobernua berrasmatzeko beharra ezarri zuen Gobernantza Onaren estrategia ezarrita, gobernatzeko moduak eraldatu eta Gobernantza Ona Gipuzkoako Foru Aldundiaren nortasun ikur bihurtzeko.

Hori dela eta, jardunaldi bat antolatu dugu, aurkezteko, alde batetik, Gobernu Onaren Foru Arauaren proiektua, Foru Gobernantza Publikoaren Esparruan, eta, bestetik, berriki onartu den Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru-laguntzei aplikatu beharreko jokabide kodea eta zuzentasun esparrua, eta zu ere gure artean izatea nahi genuke. Bi tresna horiek kontuan hartzekoak eta nahitaez bete beharrekoak izango dira Foru Aldundiaren eta Aldundiarekin lan egiten duten entitateen eguneroko jardunaren kudeaketan, eta horien bidez herritarrekin hartutako konpromisoa sendotu nahi dugu.

Horretarako, izen handiko adituak izango ditugu gure artean, bi arlo horietan aipatutako gaiei buruz hitz egiteko, besteak beste, berrikuntzaren kudeaketa, ebaluazioa eta kontu-ematea, datuen gardentasuna eta zabaltzea, edo erakundeen zuzentasuna; ondoren, foru arau berriaren eta laguntzei eta diru-laguntzei aplikatu beharreko kode etikoaren edukia aztertuko da. (Egitaraua mezuan atxikirik duzu)

Jardunaldia azaroaren 21ean izango da, asteazkena, 09:30etik 13:00etara bitartean,Etorkizuna Eraikiz gunean, Foru Aldundiko beheko solairuan. Jardunaldia elebitan izango da eta aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

 

Hobeto antolatze aldera, jakinarazi, mesedez, etortzeko asmorik duzun, mezu bat bidalita ilaca@gipuzkoa.eus helbidera edo943112342 telefonora deituta, eta adierazi zein erakundetik zatozen.

Jardunaldia interesgarria izango delakoan

Globernance

El Instituto de Gobernanza Democrática, Globernance, es un centro de reflexión, investigación y difusión del conocimiento. Su objetivo es investigar y formar en materia de gobernanza democrática para renovar el pensamiento político de nuestro tiempo.