Ander Errasti López

PhD in Humanities – Ethics and Political Philosophy – at UPF, supervised by Dr Sonia Arribas and Dr Daniel Innerarity. His research was focused on a normative analysis of Ulrich Becks’ Cosmopolitanism (Nations and Nationalism in a Cosmopolitanized World: Some Lessons from Ulrich Beck’s Work). He has been a Visiting Doctoral Student at the Department of Politics and International Relations at Oxford University.

BA in Philosophy at University of Barcelona (UB), MA in Political Philosophy at the Pompeu Fabra University (UPF) Business Administration Diploma at UB, Advanced LLM in Legal Sciences at the UPF.

He has been working at the Basque Institute of Democratic Governance since 2013, where he has organised several conferences, publications, and research activities. Currently is developing a research project on the impact of Brexit and the 2014 independence referendum on Scotland’s self-government institutions.

He has published several opinion articles on local and international newspapers and participated on both local and national radio programmes.

Finally, he is a member of the GISME group at the UB since 2010, directed by Professor Javier Tejada. As a member, he has organised several dissemination activities, including collaborations with the Prado Museum, the Spanish Foundation of Science and Technology or Jakiunde (the Basque Academy of Science and Humanities). He is the Coordinator Assistant of the CCentre project (2016-2019) financed by the EIT Health and was the Project Manager of the European Commission funded SIforAGE Project on Social Innovation for Active and Healthy Ageing for Sustainable Economic Growth (2013-2016).

Gutuna Kataluniatik

Ander Errastik Berrian 2017-10-22an argitaratutako iritzi artikukua (esteka) 

Euskal Herriko bazterren batean zara, zure egunerokotasuna egunerokotasun berak dauzkan betiko gorabeherak kudeatuz. Letek ondo zioen antzera, gizonak (gizakiak) ba du inguru latz bat menperatzeko premia, borroka horretan bizi da eta, hori du bere egia. Baina hara non, komunikabideetan Kataluniatik iristen zaizkizun berriak egunerokotasun hori aztoratzekotan dabiltzala dirudi. Zer ote da, ba, galdetzen diozu zeure buruari, urrun baina gertu bizi diren haiek hain gogotsu aldarrikatzen dutena? Ez al gara demokrazia batean bizi, hau hankaz gora jartzekotan ari direla? Ez al ditugu ordezkariak, erakundeak eta legedia halako gatazkak bideratzeko? Tira, lagun, ezin gutun batean egoeraren xehetasun eta ñabardura guztiak jorratu. Baina eman diezaiegun egoera honetan funtsezkoak diren hiru elementuri gainbegirada bat, korapiloa deslotzearren: dimentsio zibila, politikoa eta instituzionala.

Lehenari dagokionez, hasteko, gizarte ikaragarri anitz baten politizazioa azpimarratuko nuke. Izan ere, 2003an estatuaren eta Kataluniaren arteko harremanen berritze prozesuarekin gizartea geroz eta gehiago hasi zen euren errealitate politikoaren nondik norakoez jabetzen. Orduz gero, Alderdi Popularrak deitutako sinadura bilketa; Espainiar Legebiltzarrak, lehenik, eta Auzitegi Konstituzionalak, ondoren, Estatut berriari egindako murrizketak; edo Martxoak 15 mugimenduak krisi egoera bidegabekoaren aurrean Estatuan nahiz Generalitatean hartutako neurriei emandako erantzun kritikoek gizartearen politizazio prozesu hori areagotu egin zuten. Politizazio prozesu horrek beste edonon ez dituen bi ezaugarri ditu behintzat: (1) gizarte zibila duela euskarri (ANC eta Omnium, bai, baina batez ere ideologia ikuspuntutik oso zeharkakoa den giza sare aktibo bat, kooperatibismoa eta asoziazionismoa nabarmen), kasu askotan alderdien lehentasunen aurka eta (2) dagoeneko Katalunian existitzen ziren legezko erakundeez baliatuz gizarte eredu berri bat sortzeko gura (proiektu independentista, alegia). Bi baldintza horiek 2010 eta, batez ere, 2012. urtetik egindako manifestaldi baketsu, jendetsu eta anitzetan eduki dute erakusgarri argiena. Baina ukaezin bezain ongi etorria da bitartean, salbuespen mespretxagarriak salbuespen, mobilizazio horietan parte hartzen ez zuten edo azken boladan aurka joateko politizatu diren hiritarrek ere gizartearen haustura ez bultzatu izana. Laburbilduz, ikuspegi zibiletik politizazio eta ahalduntze prozesu esponentzial bezain zeharkakoa litzateke azpimarragarriena.

Eutsi diezaiogun, beraz, bigarren dimentsioari: gertatzen ari denaren dimentsio politikoari, hain zuzen ere. Gai honek irakurketa asko ekar ditzake: identitatea dela, alderdien uneko estrategiak direla, komunikabideen papera dela, nazioarteko aurrekari alderatuak direla edo, besteak beste, alderdiek eduki duten pisua dela. Horren inguruan ez dago datu objektiborik eta, demokrazia batean normala den gisan, ikuspegi kontrajarri asko daude. Desadostasun horiek bideratzeko ezinbestekoa da ikuspuntu ezberdinen arteko eztabaidarako beharrezkoak diren baldintzak ematea bizitza sozialeko alor guztietan. Baldintza hauek ingelesek framing dioten hori osatzen dute. Hor legoke bigarren dimentsio honetako gakoa: estatuan oro har horretan ere, salbuespenak salbuespen, aurreko legealdian atzerapauso nabarmenak eman ziren arren estatu mailan, Katalunia barne, eztabaidarako baldintzak ematen diren arren, bi framingbananduetan ematen dira. Eta ez nahitaez lurraldeak banaturik, batik bat bizipen pertsonalek mugaturik baizik. Framinghorietan hain dira ezberdinak eztabaidaren oinarriak, euren arteko eztabaida politiko anitz eta zeharkakoa apenas dela posible. Hori ez du Kataluniako egoerak sortu, noski, baina bai azaleratu duela. Hau litzateke egoeraren dimentsio politikotik nabarmenena: estatu berean politikaren eztabaidarako oinarrien ikuspegitik (ez elkarbizitzaren ikuspegitik, egun behintzat) bi mundu geroz eta desberdinduago ditugula.

Azkenik, eta hau litzateke, ene lagun, dimentsio nabarmenena, erakundeak genituzke. Ez bere baitan dimentsio garrantzitsuena direlako, aipatutako beste bi eremuak bideratzen dituztelako baizik. Demokrazia batean, izan ere, erakundeak aniztasuna eta desadostasunak era antolatuan bideratzeko sortzen baitira funtsean. Gatazka, izaki adimendu eta askeak tarteko, saihetsezina da eta hala izaten jarraituko du, zorionez. Iraganean gatazka horiek guda eta biolentziaren bidez bideratzen ziren. Horregatik sortu zen, besteak beste, demokrazia. Hau da, gatazka bideratzeko gai diren prozedurak eta arauak. Baina hiritarrok ez ditugu hauek formalki bakarrik bizi, testuinguru zehatzetan bizi garen izakiak baikara. Horregatik dauzkagu printzipio demokratikoak, forma ez dadin aipatu dugun demokraziaren funtsezko helburu horien aurka doazen erabakientzako aitzakia izan. Eta printzipio horien artean zentralena: minorien babesa. Batik bat minoria horiek lurralde batean gehiengoa izan eta urteetan zehar aldarrikatutako erakunde demokratiko zilegiak dituztenean. Hor dago honen guztiaren gakoa: gizarte politizatu baten aldarrikapenei demokraziak eskatzen duen irtenbidea eman beharrean, zilegitasuna ukatu nahi izatean. Izan ere, saiakera horretan demokraziaren funtsa bera urratu dute neurri batean. Aldarrikapenekin ados ez egotea normala da, noski. Baina desadostasuna gainditzeko bidezko prozedurak ipintzea da agintarien ardura. Bestela, gatazka areagotzeaz gain, hiritarroi geure iritziak osatu eta horien arabera aukeren artean erabaki bat hartzeko eskubidea ukatzen digutelako. Estatuko botereek, zoritxarrez Alderdi Popularrera mugatzen ez diren horiek, eskubide hori mugatu digute. Gutxi balitz bezala, ustez babestu nahi duten egungo legedi hori ez ikusiz, gizarte zibil baketsuari eskubideak urratu eta bortizkeria aplikatuz bidenabar.

Ez dut uste independentzia edo nazio-estatu bilakatzea (autonomia/askatasuna beste kontu bat litzateke) bere baitan desiragarria denik, porrot kolektibo baten erakusgarri dela uste dudalako zinez. Baina printzipio horien gainetik demokraziaren funtsak babestuko ditut, nire printzipio horiek defendatzeko baldintza baitira. Hainbestetan erabili izan den esaeraren haritik, ados egon ez arren demokrazia batean beti borrokatu beharko genukeelako gutxieneko baldintza batzuk betetzen dituen edozein proiektu era bidezkoan defendatu eta, gehiengoak babestuz gero, aurrera atera ahal izan dadin. Independentismoak, zalantzarik gabe, gutxieneko baldintza horiek betetzen ditu. Eta Katalunian bizi arren Eskoziatik, Erresuma Batutik idazten dizut gaurkoan, lagun, non hau ez zuen inork zalantzan jarri. Zergatik ote?

1 week, 5 days ago Comentarios desactivados en Gutuna Kataluniatik